2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TULEBRAS
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko. Izendapen-proposamena
2024ko abenduaren 23an emandako ebazpen baten bidez, eta aintzat harturik iragarki honen goiburuan ageri den postua betetzeko hautaketarako izendaturiko Epaimahaiaren proposamena,
EBATZI DUT:
1.–Onestea izendaturiko ezpaimahaiak eginiko proposamena, eta, horrenbertzez, izendatzea Maite Ayensa Ullate, XXX5133XX NAN zenbakiduna, lan-kontratudun finkoaren araubidean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko (D maila; %16,35eko lanpostuko osagarria; lanaldi osoan), hori guztia, Tulebrasko Udalaren plantilla organikoan jasotakoaren arabera.
2.–Ebazpen hau proposaturiko izangaiari jakinaraztea, ohartaraziz, deialdiaren 7.2 oinarrian xedatuari jarraikiz, 10 egun natural izanen dituela, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aipatu puntuan zerrendatzen den dokumentazioa aurkezteko.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Tulebrasen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.
Iragarkiaren kodea: L2418801