2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
PITILLAS
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena
Izendapen bat egin da abenduaren 16ko Alkatetzaren 94/2024 Ebazpenaren bidez, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, izendapen bat egiteko, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, lanpostu huts batzuk bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapena:
Administrari laguntzailearen lanpostua, D mailakoa, %80ko lanaldiarekin, lan-kontratudun fikoaren araubide juridikoan. Lanpostu huts gisa agertzen da Udaleko plantilla organikoan. Nora Martín Aguirre.
Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko abenduaren 30a izanen da.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Pitillasen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: L2419161