2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, zuzenbideko lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran:
Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Zuzenbideko lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2023ko otsailaren 20ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9koan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Zuzenbideko lizentziadunaren lanposturako Ana María Jiménez Marco, Víctor Martínez Espronceda, Julen Ros Induráin, María Ramírez de Arellano Alemán, Amaia Elkano Garralda eta Esther Salazar Cameros.
2. Plaza hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
–Esleitutako plazak:
IZEN-ABIZENAK | PLAZA | ALORRA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
ANA MARÍA JIMÉNEZ MARCO | 1-100505-1 | AHOLKULARITZA JURIDIKOA | FUNTZIONARIOA |
VÍCTOR MARTÍNEZ ESPRONCEDA | 1-100505-7 |
JULEN ROS INDURÁIN | 1-100505-3 |
MARÍA RAMÍREZ DE ARELLANO ALEMÁN | 1-100505-4 |
AMAIA ELKANO GARRALDA | 1-100505-5 |
ESTHER SALAZAR CAMEROS | 1-100505-17 |
3. Izendatutako pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es, argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2419095