2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile eta gizarte-enpleguko ofizial (pintura) lanpostuetarako izendapenak
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, gizarte-enpleguko ofizialaren (pintura) eta udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen lanpostu huts batzuk betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialan, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion, eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzekoak ziren, sarrera-prozedura tarteko. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdietan puntuaziorik handiena lortu zuten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera.
Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin bat etorriz, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 7an eta 2024ko azaroaren 27an erabaki zuen proposatutako izangaien izendapena egitea [JOB 07-OCT-24 (19/RH) eta JOB 27-NOV-24 (17/RH) erabakiak], eta epearen zenbaketa etetea Unai Tollar Urmenetari, gizarte-enpleguko ofizialaren (pintura) lanposturako izendatua izateko proposatutako izangaiari, eta Miguel Ángel San Martín Sánchezi eta José María Bocanegra Sánchezi, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen lanposturako izendatuak izateko proposatutako izangaiei, ezinbesteko kausa bat dela eta.
Behin ezinbesteko kausak amaituta, aurkeztutako agiriak aztertu ziren eta lanpostuko zereginak betetzeko dagozkion gaitasun-txostenak eman zituen medikuak. Hori horrela, egokia da izendapenak egitea eta dagozkien lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Miguel Ángel San Martín Sánchez eta José María Bocanegra Sánchez, "udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile" lanposturako, eta 1-402900-14 eta 1-402900-66 zenbakidun lanpostuak esleitzea, hurrenez hurren.
2. Iruñeko Udaleko langile lan kontratudun finko izendatzea Unai Tollar Urmeneta, "gizarte-enpleguko ofizial (pintura)" lanposturako, eta 2-407400-13 zenbakidun lanpostua esleitzea.
3. Agintzea "udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile" izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 13an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
4. Agintzea "gizarte-enpleguko ofizial (pintura)" izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 24an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
6. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2419094