2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERA
Funtzionarioen araubideko administrariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betezeko deialdia. Izendapen-proposamena
Apirilaren 8ko 62/2024 zenbakia duen Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onetsi ziren funtzionario araubideko administrariaren lanpostu hau oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta oinarriak: plantilla organikoaren 5 zenbakia; C maila; derrigorrezko euskararen ezagutza, ahozko eta idatzizko C1 maila. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko apirilaren 18ko 78. zenbakian.
Lehiaketa- eta oposizio-aldiak bukatu ondoren, urtarrilaren 3ko Alkatetzaren 3/2025 Ebazpenaren bidez, Irune Ariztegi Mariezkurrena izendatzeko proposamena onetsi da, adierazitako administrariaren lanpostua betetzeko, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita.
Proposatutako hautagaiak deialdiaren 8.1 oinarrian zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu Berako Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Beran, 2025eko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2500055