6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, Musika Eskolako plaza huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Irakasleen izendapenak

Bukatu da deialdi honi dagokion prozesua: deialdia, Artaxoako Musika Eskolako plaza huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko), eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin:

Artaxoako Udaleko alkateak 2024ko abenduaren 30ean emandako ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:

Lehenbizikoa.–Mikel Xabier Rípodas Cañamares izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoa, Tronpetako irakasle aritzeko, lanaldiaren %17rekin. Plaza hutsak 1 zenbakia du plantilla organikoan.

Bigarrena.–David Iborra Jiménez izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoa, Perkusioko irakasle aritzeko, lanaldiaren %18,41ekin. Plaza hutsak 2 zenbakia du plantilla organikoan.

Hirugarrena.–Oscar Gutiérrez De Esteban izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoa, Saxofoiko irakasle aritzeko, lanaldiaren %9rekin. Plaza hutsak 3 zenbakia du plantilla organikoan.

Laugarrena.–Ignacio Ibáñez Agoiz izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoa, Tronboiko irakasle aritzeko, lanaldiaren %18,41ekin. Plaza hutsak 5 zenbakia du plantilla organikoan.

Bosgarrena.–Francesco Casali izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoa, Pianoko irakasle aritzeko, lanaldiaren %25,66rekin. Plaza hutsak 7 zenbakia du plantilla organikoan.

Seigarrena.–Ricardo Oficialdegui Lizaur izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoa, Bandako irakasle aritzeko, lanaldiaren %20rekin. Plaza hutsak 8 zenbakia du plantilla organikoan.

Zazpigarrena.–Ricardo Oficialdegui Lizaur izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoa, Musika Hizkuntzako irakasle aritzeko, lanaldiaren %34,25ekin. Plaza hutsak 9 zenbakia du plantilla organikoan.

Zortzigarrena.–Izendatutakoek 2025eko urtarrilaren 8an jabetu beharko dute lanpostuez.

Bederatzigarrena.–Deialdiaren 10.3 oinarriarekin bat, ulertzen da bertan behera gelditu direla Lucia Balduz Roldánen eskaera Gitarra irakasle aritzeko, plantilla organikoko 6. plaza hutsean, eta Itziar Calvo Veraren eskaera, Flautako irakasle aritzeko, plantilla organikoko 4. plaza hutsean, ez baitute inolako agiririk aurkeztu.

Hamargarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2419235