6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

151/2024 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ematen baita energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio azpiegituretarako: 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Vianako udal-mugartean.

1. Aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera.

2022ko urriaren 3an, Wade Fotovoltaica SLk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen, energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio azpiegituretarako: 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Vianako udal-mugartean; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 122. artikuluan.

Hauek dira "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikoko exekuzio proiektuan aurreikusita dauden instalazio nagusiak:

–Eguzki-instalazio fotovoltaikoa:

  • Modulu fotovoltaikoak: 10.360 modulu, 565 Wp-ekoa bakoitza. Gehieneko potentzia, guztira: 5.853,4 kWp.
  • Inbertsoreak: 2 inbertsore; bata 2.935 kWn-ekoa eta bestea 1.955 kWn-ekoa Potentzia nominala, guztira: 4,89 MWn.

–Transformazio eta ebakuazio azpiegiturak:

  • 1 transformazio estazioa 2.935 kWn-eko inbertsorean bilduta dauden string-etarako. Aire zabaleko transformadore bat izanen du, 3,1 MVA-koa, tentsioa igotzeko 615 V-etatik 13,2 KV-etara.
  • 2 transformazio estazioa 1.955 kWn-eko inbertsorean bilduta dauden string-etarako. Aire zabaleko transformadore bat izanen du, 2,1 MVA-koa, tentsioa igotzeko 615 V-etatik 13,2 KV-etara.
  • Bi estazioak daude elkarri konektatuta, bai eta babes eta neurketa zentro bati konektatuta ere. Zentro horretatik energia ateratzen da, 13,2 kV-eko lur azpiko linea batetik, "TBA Viana" azpiestazioko konexio-punturaino (azpiestazio horren jabea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da).

2022ko urriaren 3an, aurretiazko administrazio-baimenaz gain, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuarekin hastea ere eskatu zuen Wade Fotovoltaica SLk. Geroago, 2022ko urriaren 24an, dokumentazio osagarria aurkeztu zuen, eta, orobat, eskatu zuen lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena.

2. Jendaurreko informazioaren tramitea eta ukitutako administrazio publiko eta erakundeei kontsulta egiteko tramitea.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen 30 egunez eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren proiektuak, eta horiek argitaratu zituen 2022ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17koan, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean.

Halaber, iragarkia Vianako Udalera igorri zen, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Jendaurreko epea amaituta, ez zen alegaziorik jaso.

Proiektua jendaurrean egon zen bitartean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak, 2022ko azaroaren 15ean, aurkeztutako dokumentazio teknikoa bidali zien taulan ageri diren erakundeei, eta erakundeok bertan adierazitako egunetan bidali zituzten txostenak (zenbakituta daude); hori guztia, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuta.

ERAKUNDEA

TXOSTEN ZK.

DATA

Telefónica SA

1

2022-11-17

Vianako Udala

2

2023-01-04

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

-

-

Vianako ureztatzaileen elkartea

-

-

Jurramendiko Mankomunitatea

-

-

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

-

-

3. Sustatzaileari txostenak bidaltzea eta haien erantzuna.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. artikuluan, sustatzaileari igorri zitzaizkion kontsulten tramitean jasotako txostenak, eta entitate sustatzaileak ere horiei erantzuteko agiria bidali zuen. Espedientean dago aipatutako dokumentazio guztia.

Edukia eta analisia laburbilduta ageri dira ebazpen honen eranskinean.

4. Ingurumen-inpaktuaren txostena eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 687E/2023 Ebazpenaren bidez, proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktuaren txostena eman zen. Proiektuak, hain zuzen, txosten horretan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 443/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eman zitzaion proiektuari. Proiektuak, hain zuzen, baimen horretan ezarritako determinazioak bete beharko ditu.

5. Aurretiazko administrazio-baimenaren proposamena.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 121. artikuluari jarraikiz, espedientean jaso dira Wade Fotovoltaica SLren gaitasun teknikoa, ekonomikoa eta legala egiaztatzen duten agiriak.

Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan eta Energia elektrikoaren garraio- eta banaketa-sareetarako sarbideari eta konexioari buruzko abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientean jaso dira "Viana Sol" instalazioa banaketa-sarean sartzeko eta bertara konektatzeko baimenak, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk emandakoak (agiria 2022ko maiatzaren 4koa da, eta 9040821889 erreferentzia du).

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta jarraikiz xedatuta dagoenari Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala eraman dela aurrera, eta, hortaz, proposatzen du aurretiazko administrazio-baimena ematea Wade Fotovoltaica SLri, energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio azpiegituretarako: 4,89 MW-eko potentzia intstalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Vianako udal-mugartean.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio-baimena ematea Wade Fotovoltaica SLri, energia elektrikoa ekoizteko instalazio honetarako eta haren ebakuazio azpiegituretarako: 4,89 MW-eko potentzia instalatuko "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Vianako udal-mugartean.

2. Aurretiazko administrazio-baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat. Orobat, kontuan hartu beharko da tokiko partaidetzarako eskaintzaren gainean xedatuta dagoena 4/2022 Foru Legearen 36. artikuluan (4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa). Izan ere, partaidetza nahitaezkoa da sorkuntza berriztagarrirako proiektua lurzoru publikoan dagoenean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Wade Fotovoltaica SLri, Telefónica SAri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta Red Eléctrica de España SAUko Operazioetako eta Sistemaren Garapeneko zuzendaritzei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Vianako Udalari, Jurramendiko Mankomunitateari eta Vianako ureztatzaileen elkarteari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko abenduaren 1ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.

ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulten tramitean jasotako txostenak laburbiltzen eta aztertzen dira:

1. txostena.–Telefónica SA.

Adierazi du ez diola eragozpenik jarriko proiektua gauzatzeari, baldin eta telekomunikazioetako lineak gurutzatzeari eta horien parean joateari buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

Hala ere, txostenean jasotzen du bere instalazioetan kalteak edo konpainiaren komunikazio elektronikoetan nahasmenduak gertatuz gero, aipatu proiektuan egindako lanen ondorioz, dagozkion jarduketak egiteko eskubidea beretzat gordetzen duela.

Erantzuna:

Wade Fotovoltaica SLk ados dagoela adierazi du 2023ko urtarrilaren 23an egindako idazki baten bidez.

2. txostena.–Vianako Udala.

Vianako Udalak aldeko txostena eman du, eta adierazi du aurreikusitako instalazioa bateragarria dela lurzoru urbanizaezinean eta hiri-lurzoruan indarrean dagoen hirigintza-araubidearekin.

Orobat, ohartarazi zuen badela beste instalazio fotovoltaiko bat aurreikusia eta izapidetze bidean "Viana Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikoa kokatzekoa den lurzatiaren ondoan. Proposatutako ebakuazio lineen trazadura desberdina da instalazio bakoitzean. Horregatik, gerta liteke Vianako Udalak eskatzea trazadura bakarra bi lineetarako, helburua izanik ukipenak murriztea eta gorabeherak saihestea industrialdeko toki batzuetan egindako urbanizazion.

Erantzuna:

Wade Fotovoltaica SLk, 2023ko urtarrilaren 23an egindako idazki baten bidez, adierazi du ados dagoela Vianako Udalak egindako txostenarekin eta konpromisoa hartzen duela bere gain txosten horretatik datozen errekerimenduak betetzeko.

Iragarkiaren kodea: F2417284