1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
118/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Iñigo Echegaray Ezcurra jauna, Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Iñigo Echegaray Ezcurra jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. 2024ko abenduaren 17a da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 10ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2418229