6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254/2024 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko zenbait lanpostu ezabatzen dituena eta lanpostu ibiltariak betetzeko izendatu ziren maisu-maistren kidegoko irakasle batzuk ikastetxeko lanpostu arruntetara atxikitzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 15ean emandako 235/2024 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen bi kurtsoen zonifikazioa eta departamentu honen mendeko ikastetxe eta programetako plantillak, eta zehaztu zen zer prozedura erabili behar den eskatzeko lanpostuak ezaba daitezen eta lanpostu ibiltariei atxikitzeko, eta zein diren 2024-2025 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak (maisu-maistren kidegoko irakasleei dagozkienak).

Orobat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 15ean emandako 236/2024 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa, eta zehaztu zen zer prozedura erabili behar den eskatzeko lanpostuak ezaba daitezen, eta zein behin-behineko lanpostu huts sartzen diren 2024-2025 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa (iraungitzekoa), Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa, hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Bi ebazpen horien 5. atalak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten irakasleek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua ezabatzeko eskatzen ahalko dute.

Lanpostuak ezabatzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu denez, bidezkoa da lanpostua ezabatu zaien irakasleen zerrenda onestea.

Bestalde, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 15eko 235/2024 Ebazpenaren 6. puntuak xedatzen duenez, maisu-maistren kidegoko irakasleak, ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltaria badute eta plantillan lanpostu hori ikastetxeko lanpostu arrunt gisa agertzen bada, ikastetxeko lanpostu arrunt berrira atxikiko dira ofizioz, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hori dela eta, bidezkoa da ofizioz lanpostu arrunt batera atxikiko den lanpostua duten maisu-maistren kidegoko irakasleen zerrenda onestea.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 15eko 235/2024 eta 236/2024 ebazpenetan xedatutakoari jarraikiz ezabatu diren lanpostuak betetzen zituzten irakasle funtzionarioen zerrenda, zeina ebazpen honen I. eranskinean jaso baita.

Lanpostua ezabatzeak 2024ko azaroaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Onestea lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtu zaien maisu-maistren kidegoko funtzionarioen zerrenda; hortaz, aurrerantzean, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 15eko 235/2024 Ebazpenaren 6. puntuari jarraikiz, ikastetxeko lanpostu arrunt berri horietara atxikita gelditu dira. Zerrenda hori ebazpen honen II. eranskinean jaso da.

Lanpostu berriko atxikipenak 2025eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Agintzea ebazpen hau eta eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

5. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

I. ERANSKINA.–EZABATU DIREN LANPOSTUAK ETA HORIEK BETETZEN ZITUZTEN IRAKASLEAK

A.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.

Deiturak eta izena: Ochoa Bañares, Álvaro.

Ezabatutako lanpostua: Matematika, gaztelaniaz - Ingeleseko eskakizuna.

Ikastetxea: Pablo Sarasate BHI.

Herria: Lodosa.

II. ERANSKINA.–IKASTETXEKO LANPOSTU ARRUNTETARA ATXIKI DIREN MAISU-MAISTREN KIDEGOKO IRAKASLEAK

Deiturak eta izena: Mitxeo Ezkurra, Begoña.

Lanpostua: Musika, euskaraz.

Ikastetxea: San Miguel HLHIP.

Herria: Doneztebe.

Iragarkiaren kodea: F2417211