Iragarkia
6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
103/2024 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita proba libre bat egiteko, 18 urtetik gorakoek zuzenean eskura dezaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Nafarroako Foru Komunitatean, 2025. urtean.
Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, ebazpen hau onesteko, zeinak helburu baitu dei egitea proba libre bat egiteko, zuzenean eskuratzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, 2025. urtean. Orobat, helburu du proba hori egiteko jarraibideak ematea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluko IX. kapituluak hizpide du helduen irakaskuntza, eta 68.2 artikuluan gaitasuna ematen zaie hezkuntza-administrazioei, nork bere eskumenen esparruan, aldian behin antolatzeko proba bat, 18 urtetik gorakoek zuzenean eskura dezaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.
Proba horren oinarri den curriculum konfigurazio hori jaso da (Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan) Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 25eko 10/2018 Foru Aginduan. Izan ere, arau horren bidez ezartzen da Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.
Era berean, urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduak arautzen du proba libre hori, zeinaren helburua baita 18 urtetik gorakoek zuzenean eskuratzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan.
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat (lege hori da datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak tratatuko ditu prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten guztiek ematen dituzten datuak (prozesuaren inprimakietan eman ere), estatistika aldetik erabiltzeko eta prozedura honen ondorioz sor daitezkeen frogagiriak kudeatzeko.
Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabiltzeko, jo beharko da Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura (San Domingo kalea 8, Iruñea). Berariaz horrela adierazten dutenak beren datuen tratamenduaren aurka ager daitezke, arrazoi sendorik eta bidezkorik badago.
Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz (foru dekretu horren bidez ezarri zen Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa),
EBAZTEN DUT:
1. Bi deialdi onestea proba libre bat egiteko, 18 urtetik gorakoek eskura dezaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, 2025. urtean.
2. Jarraibideak ematea, ebazpen honen eranskinetan xedatutakoarekin bat, deialdia egiteko eta proba hori gauzatzeko.
3. Agintzea ebazpen hau eta eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora eta Félix Urabayen izeneko Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako institutura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko abenduaren 12an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–PROBA LIBREA, 18 URTETIK GORAKOEK ZUZENEAN ESKURA DEZATEN DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA, 2025. URTEAN. DEIALDIA ETA PROBA EGITEKO JARRAIBIDEAK
1.–Proba librea.
Proba librearen helburua da 18 urtetik gorakoei aukera ematea zuzenean eskura dezaten gure hezkuntza sistemako oinarrizko titulazioa, baldin eta erakusten badute lortu dituztela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak eta behar diren konpetentzien eskuratze-maila egokia.
2.–Betebeharrak.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librean parte hartzeko, beharrezkoa izanen da 2025. urtean hemezortzi urtetik gora izatea, edo urte horretan adin hori betetzea.
Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ofizialki egiteko matrikulatuta daudenek, baldin proba librean izena eman nahi badute, uko egin beharko diote irakaskuntza haietako matrikulari, abenduaren 20a baino lehen, otsaileko deialdian parte hartu nahi badute, eta apirilaren 16a baino lehen, ekaineko deialdian parte hartu nahi badute.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko beste irakaskuntza batzuetan matrikulatuta daudenek ezin izanen dute proba librean izena eman.
Proba egiteko, beren nortasuna frogatzeko eskatuko zaie izangaiei, horretarako aurkeztuz NANa, atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZa) edo pasaportea.
3.–Proba egiteko eguna eta tokia.
Proba otsailaren 3an (1. deialdia) eta ekainaren 2an (2. deialdia) eginen da.
Proba eginen da Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan (NHBHI) (Bartolomé de Carranza kalea 5, Iruña).
Hezkuntza Departamentuak proba egiteko erraztasunak emanen dizkie inskribatutako presoei eta soldadu kuarteleratuei, zailtasun handiak baitituzte aipatutako ikastetxera joateko. Kasu horietan, departamentuko teknikari bat kartzelara edo kuartelera joanen da, ariketak eramanen ditu, ezarritako egun eta orduetan, eta arduratuko da behar bezala egin daitezen. Proba bukatutakoan, ariketak gutun-azal batean sartuko ditu, eta epaimahaiburuari emanen dizkio.
4.–Proba egiteko izen ematea.
4.1. Alderdi orokorrak.
Otsaileko deialdirako izena emateko epea urtarrilaren 15etik 22ra artekoa izanen da, bi egunak barne. Ekaineko deialdirako, maiatzaren 9tik 16ra arteko epea izanen da izena emateko, biak barne.
Inskripzioak formalizatu daitezke Iruñeko Félix Urabayen NHBHIko Idazkaritzan, edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako tokietan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez (erregistro elektroniko hori ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak arautu zuen).
Izena emateko orria ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa izanen da. Horrekin batera, agiri hauen fotokopia aurkeztuko da:
a) NANa, AIZa edo pasaportea.
b) Ikasketen ziurtagiria, baldin izangaiak salbuetsia izan nahi badu hiru jakintza esparruetako batetik, jarraikiz urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren eranskinari.
c) Helduentzako Bigarren Hezkuntzako ikasketetako matrikulari uko egin izanaren justifikazioa, ikasketa horiek egiten ari baldin bada.
d) Desgaitasunaren ziurtagiria, baldin izangaiak egokitzapen neurriren bat behar badu.
Aurreko puntuan adierazten diren ziurtagirien fotokopiak aurkeztu dituztenek jatorrizko ziurtagiriekin agertu beharko dute probetara, epaimahaiak egiazta dezan aurkeztutako kopiekin bat datozela, egokitzat jotzen badu.
Proba libreko ariketak gaztelaniaz edo euskaraz egin daitezke, izangaiak nahi bezala. Horretarako, izena emateko fitxan, adieraziko da zer hizkuntza aukeratu den.
Komunikazioaren Esparruko ariketak egiteko, ezin izanen da erabili gaztelaniazko edo euskarazko hiztegirik, ez eta atzerriko hizkuntzen hiztegirik ere. Zilegi izanen da oinarrizko kalkulagailu programaezin bat erabiltzea, Esparru Zientifiko-teknologikoko ariketetan. Atzerriko hizkuntzaren ariketa frantsesez edo ingelesez egiten ahalko da, izangaiak nahi bezala. Horretarako, izena emateko fitxan, adieraziko da zer hizkuntza aukeratu den.
Ez da zilegi sakelako telefonoa erabiltzea ezein ariketatan.
4.2. Proba librean izena ematen dutenen behin-behineko eta behin betiko zerrendak.
Behin-behineko zerrendak argitaratuko dira urtarrilaren 23an (1. deialdiarena) eta maiatzaren 19an (2. deialdiarena), Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko honako fitxa honetan: "2025ean DBHko graduatu titulua eskuratzeko probak". Fitxa hori ikus daiteke www.nafarroa.eus atarian sartuta.
Zerrenda horietan adieraziko da zein onartu diren proba egiteko, izena eman duten eskatzaileen artetik, eta zein baztertu, baztertzeko arrazoiak adierazita. Zerrenda horietan, gainera, adieraziko da zer jakintza esparru dauden salbuetsiak, bai eta izangai batzuek proba egiteko eskatutako egokitzapenak ere.
Izangaiek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko zerrendaren kontra, urtarrilaren 24tik 28ra (1. deialdian) eta maiatzaren 23tik 27ra (2. deialdian). Alegazioen idazkia III. eranskineko ereduaren araberakoa izan behar da, eta ikastetxeko zuzendariari zuzendu behar zaio. Erreklamazio horiek ikastetxeko Idazkaritzan aurkezten ahalko dira, edo igortzen ahalko dira f.urabayen@educacion.navarra.es posta elektronikoaren bidez.
Behin betiko zerrendak argitaratuko dira urtarrilaren 30ean (1. deialdiarena) eta maiatzaren 28an (2. deialdiarena), Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko honako fitxa honetan: "2025ean DBHko graduatu titulua eskuratzeko probak". Fitxa hori ikus daiteke www.nafarroa.eus atarian sartuta.
Baldin matrikulatutako pertsona batek proba librerako hiru jakintza esparruak gaindituak baditu, aplikatu direlako jakintza esparru bateko azterketak egitetik salbuesteko baliokidetasun irizpideak, agertu beharko du azterketa egiteko finkatutako egunean eta orduan. Hala, epaimahaiak izangaiei deitzeko ekitaldian jakinaraziko zaio ez duela egin beharrik probako ariketa bat bera ere, eta aktan jasoko da, aurkezten dituen frogagirietako kalifikazioekin, bai eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua emateko proposamenean ere.
5.–Epaimahaia.
5.1. Epaimahaia eratzea.
Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko du epaimahaia, ebazpen baten bidez, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak proposatuta, aurretik entzunda Félix Urabayen NHBHIko zuzendariari. Epaimahaiko kide izateko proposatutakoek izan behar dute ikastetxe horretan ari diren Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko irakasleak edo irakasleen kidegoko irakasleak. Horiekin batera, ordezkoak ere izendatuko dira. Epaimahaiak, bere ebaluazio lana ongi egiteko, zilegi izanen du aholkularien laguntza eskatzea, hala behar dela iruditzen bazaio.
Epaimahaian epaimahaiburu bat eta lau epaimahaikide izanen dira, eta azken horietako bat idazkari arituko da.
Epaimahaia osatzean, bermatuko da gutxienez irakasle bana egon dadila Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru esparruetatik.
2025. urteko bi deialdietan, hots, otsailekoan eta ekainekoan, epaimahai bera arituko da. Deialdiren batean 150 izangaik baino gehiagok ematen badute izena, bigarren epaimahai bat izendatzen ahalko da.
Bi deialdi horietako batean epaimahai bat baino gehiago baldin badago, proba bera izanen da izangai guztientzat, kontuan hartu gabe zer epaimahairi dagozkion izangaiak, eta ariketak aldi berean eginen dira, egun bakar batean, goizez eta arratsaldez.
5.2. Epaimahaiaren eginkizunak.
Epaimahaiak honako eginkizun hauek izanen ditu:
a) Koordinatzea probaren antolaketa, garapena, egiteko modua eta ebaluazioa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba).
b) Behar den konfidentzialtasuna gordetzea, epaimahaiko kide gisa dagozkion eginkizunak betetzean.
c) Proba prestatzea, eta proba ebaluatzeko eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak gainbegiratuta.
d) Proba erreferentziazko araudira egokitzen dela zaintzea.
e) Deialdi honi buruzko informazio guztia argitaratzea Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta dagokion tramiteen fitxan, baita onartuen eta ez onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak ere, eta horiei aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.
f) Probaren egokitzapenak zehaztea, desgaitasunen bat dutenentzat.
g) Ebaztea desgaitasunagatiko egokitzapenen eskaerei buruzko erreklamazioak.
h) Probara joatea, eta modu egokian gauzatzen dela zaintzea.
i) Proba egiten den unean, aditzera ematea emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean, zein diren erreklamazioak egiteko epeak, eta ziurtagiriak noiz eta nola jasoko diren.
j) Finkatutako epeetan proba zuzentzea eta kalifikatzea, aplikatuz ariketak zuzentzeko ezarritako irizpideak.
k) Probaren behin-behineko eta behin betiko emaitzak argitaratzea Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta dagokion tramiteen fitxan, eta ebaztea horiei aurkeztutako erreklamazioak.
l) Probaren deialdiaren memoria prestatzea, deialdi bakoitzean.
m) Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak zehazten duen beste edozein eginkizun.
5.3. Konpentsazioak.
Epaimahaiko kideek eta aholkulariek diru konpentsazioa jasoko dute, egindako lanagatik.
6.–Probaren egitura, eta nola eginen den.
6.1. Probaren egitura.
Proba libreak hiru zati izanen ditu, hots, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako hiru jakintza esparruetako bakoitzerako bat: Komunikazioa, Zientifiko-teknologikoa eta Gizartea.
Hiru jakintza esparruetako ariketek oinarri izanen dute urtarrilaren 25eko 10/2018 Foru Aginduaren I. eranskinean agertzen den curriculuma. Agindu horren bidez, ezarri zen Helduentzako Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma, Nafarroako Foru Komunitatean.
Komunikazioaren Esparruari dagokion zatiak ariketa hauek izanen ditu:
a) Gaztelania: Gaztelaniaren moduluei buruzko edukiak izanen ditu.
b) Euskara (proba euskaraz egiten dutenentzat bakarrik): Euskararen moduluei buruzko edukiak izanen ditu.
c) Atzerriko Hizkuntza: Atzerriko Hizkuntzaren moduluei buruzko edukiak izanen ditu. Izangaiek Frantsesa edo Ingelesa aukeratzen ahalko dute.
Esparru Zientifiko-teknologikoko ariketek izanen dituzte Matematika-Teknologia eta Natura eta Osasuna moduluetako edukiak.
Gizarte Esparruko ariketen erreferentzia izanen dira Gizartea moduluetako edukiak.
Inskribatzeko unean eta agiri bidez desgaitasun bat dutela frogatzen dutenek proba egin dezaten baldintzarik egokienetan, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu, eta behar diren baliabide teknikoak eta langileak jarriko ditu.
6.2. Proba egitea.
Ariketak egun bakarrean eginen dira, goizez eta arratsaldez.
Otsaileko deialdian, goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta eginen dira Komunikazioaren Esparruko eta Gizarte Esparruko ariketak. Hiru ordu erabiliko dira gehienez: bi ordu Hizkuntzaren Esparruko ariketa egiteko, eta ordu bat Gizarte Esparruko ariketa egiteko. Saio horrek hiru ordu iraunen du gehienez.
Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da, eta eginen da Esparru Zientifiko-teknologikoko ariketa. Ariketa horrek 3 ordu iraunen du gehienez.
Ekaineko deialdian, goizeko saioa 10:00etan hasiko da, eta eginen da Esparru Zientifiko-teknologikoko ariketa. Ariketa horrek 3 ordu iraunen du gehienez.
Arratsaldeko saioa 16:00etan hasiko da, eta eginen dira Komunikazioaren Esparruko eta Gizarte Esparruko ariketak. Hiru ordu erabiliko dira gehienez: bi ordu Hizkuntzaren Esparruko ariketa egiteko, eta ordu bat Gizarte Esparruko ariketa egiteko. Saio horrek hiru ordu iraunen du gehienez.
7.–Kalifikazioak.
Esparru bakoitzeko emaitza kalifikazio kualitatiboen bidez adieraziko da, honako eskala honen arabera, txikienetik handienera: Gutxiegi (G), Nahikoa (N), Ongi (O), Oso ongi (OO) eta Bikain (B).
Gutxiegi kalifikazioa (G) negatiboa izanen da, eta gainerako laurak positiboak.
Komunikazioaren Esparruari dagokionez, kalifikazio kualitatiboa honela aterako da:
a) Lehenik, ariketen batezbesteko haztatua eginez, kontuan izanik honako ehuneko hauek, proban erabilitako hizkuntza koofizialaren arabera:
–Proba gaztelaniaz egiten bada: Gaztelania %75 eta Atzerriko Hizkuntza %25.
–Proba euskaraz egiten bada: Gaztelania %37,5, Euskara %37,5 eta Atzerriko Hizkuntza %25.
b) Bigarrenik, lortutako batezbestekoari aplikatuz ebazpen honen VIII. eranskinean ezarritako baliokidetza.
7.1. Salbuespenak.
Aplikatzekoa den esparruetako batean salbuetsirik dauden ikasleen kasuan (jarraikiz urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduari, argitaratu baitzen 2010eko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 3an), salbuetsitako esparruen kalifikazioa honela erregistratuko da, honako hauek kontuan harturik:
a) "SALB." terminoarekin adieraziko dira esparru horiek.
b) Baldin salbuespena ekarri duten ikasgai, esparru, modulu edo taldeen notak zenbakizkoak badira, edo kualitatiboak baina bere zenbakizko baliokidetza badute, "SALB." terminoarekin batera, adieraziko da kalifikazio kualitatibo bat, honela kalkulatua: eginen da inplikatutako zenbakizko noten batezbesteko aritmetikoa, eta gero aplikatuko da ebazpen honen VIII. eranskinean ezarritako baliokidetza.
c) Baldin salbuespena ekarri duten ikasgai, esparru, modulu edo taldeen notak kualitatiboak badira eta ez badute zenbakizko baliokidetzarik, "SALB." terminoarekin batera, adieraziko da kalifikazio kualitatibo bat, honela kalkulatua:
–Kalifikazio kualitatiboak kuantitatibo bihurtuko dira, oinarri harturik ebazpen honen IX. eranskineko taulan ezarritako baliokidetza.
–Kalifikazio kuantitatibo horien batezbesteko aritmetikoa eginen da.
–Lortutako batezbestekoa kalifikazio kualitatibo bihurtuko da, aplikatuz ebazpen honen VIII. eranskinean ezarritako baliokidetza.
d) Baldin salbuespena ekarri duten ikasgai, esparru, modulu edo taldeen kalifikazioa "gai" bada, hartuko da Nahikoa (N) kalifikazioaren baliokidetzat, eta 5eko zenbakizko balioa izanen du.
7.2. Aurreko deialdietan gainditutako esparruak.
Baldin aurreko deialdietan ikasleek gainditu badute Komunikazioaren Esparrua, Esparru Zientifiko-teknologikoa edo Gizarte Esparrua, kalifikazioa honako hauek kontuan hartuz erregistratuko da:
a) "ADG" terminoarekin adieraziko dira esparru horiek.
b) Termino horrekin batera, adieraziko da esparru hori gainditu zuten deialdian lortutako kalifikazio kualitatiboa.
8.–Emaitzak argitaratzea eta erreklamazioak.
Epaimahaiak aditzera emanen du, ariketak egiten direnean, emaitzak noiz jarriko diren jendaurrean, zein diren erreklamazioak egiteko epeak, eta ziurtagiriak noiz eta nola jaso.
Proba ebaluatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu emaitzak Félix Urabayen NHBHIko iragarki-taulan eta tramiteen katalogoko honako fitxa honetan: "2025ean DBHko graduatu titulua eskuratzeko probak". Fitxa hori ikus daiteke www.nafarroa.eus atarian sartuta.
Probaren kalifikazioekin ados ez badaude, izangaiek idatzizko erreklamazioak (III. eranskineko ereduaren arabera) egiten ahalko dituzte, epaimahaiburuari zuzenduta, emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean.
Izangairen bat ez badago ados erreklamazioaren emaitzarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko du, Hezkuntza Departamentuari zuzendua, hilabeteko epean.
9.–Dokumentazioa.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu, eta aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak ebaluazio akta beteko du, jarraikiz ebazpen honen IV. eranskinean agertzen den ereduari, eta jendaurrean jarriko ditu, ezagutzera emateko probaren behin betiko emaitzak.
Probaren ebaluazio aktak artxibatuko dira proba egiten den ikastetxeko idazkaritzan.
Epaimahaiak behin-behineko ziurtagiria eginen die proba librea gainditzen duten guztiei, jarraikiz V. eranskinean agertzen den ereduari.
Proba librea gainditu ez eta, horrenbestez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua jasotzeko proposatu ezin diren izangaiei, baldin jakintza esparruren bat gainditzen badute, agiri bat eginen zaie, gainditu duten esparrua edo esparruak ziurtatzeko, adierazita lortutako kalifikazioa eta zenbakizko puntuazioa, jarraikiz VI. eranskinean agertzen den ereduari. Izangaiei kalifikazioak gordeko zaizkie hurrengo deialdietarako, eta balioko dute Espainiako estatuko lurralde osorako.
Proba egiten den ikastetxeko zuzendariak Hezkuntza Departamentura igorri beharko du deialdi bakoitzean proba librea gainditzen dutenei titulua emateko proposamena, hots, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua ematekoa.
Ikastetxeak, orobat, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora igorriko ditu deialdi bakoitzeko aktaren kopia bat eta ebazpen honen VII. eranskinean agertzen den emaitzen estatistikarako fitxa.
Proban parte hartzen dutenek egindako ariketak ikastetxean artxibatuta gordeko dira 3 hilabetez gutxienez, salbu erreklamazioren bat jartzen bada. Kasu horretan, prozesua ebatzi arte gorde beharko dira.
10.–Titulazioa.
Probaren hiru esparruetako kalifikazioak eman ondoren etaparen konpetentziak eta helburuak lortzen dituzten izangaiek gaindituta izanen dute etapa hori, eta epaimahaiak proposatuko ditu, eman dakien Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua. Etapako konpetentziak eta helburuak lortu direla ulertuko da baldin esparru guztietan lortu bada Nahikoa edo hortik gorako kalifikazioa.
II. ERANSKINA.–IZENA EMATEKO INPRIMAKIA, DBHKO GRADUATU TITULUA ESKURATZEKO PROBA LIBRERAKO
1. deitura: .......................................................... 2. deitura: ................................................................... Izena: .................................................................... NANa/AIZa/Pasaportea: ........................................ Sexua: G E Jaioteguna: ....................................... Helbidea (herria): ................................................................................ P. kd.: ................................ Kalea: .................................................................................................. Tel. .................................... Helbide elektronikoa: ............................................................................................................................. Nazionalitatea: ..................................................................................................................................... |
ADIERAZTEN DU:
Betetzen du ezarritako betebeharra, honako proba honetan aurkezteko: proba librea, 18 urtetik gorakoek zuzenean eskura dezaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.
ESKATZEN DU:
1. Izena ematea DBHko graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librean:
Gaztelania Euskara
2. Atzerriko Hizkuntzaren ariketa egiteko hizkuntza:
Ingelesa Frantsesa
3. Esparru hauetatik salbuestea:
Komunikazioaren Esparrua.
Esparru Zientifiko-teknologikoa.
Gizarte Esparrua.
4. Proba egokitzea, desgaitasuna dela eta.
Adierazi zer egokitzapen mota behar den ................................................................................................
Horretarako, ondoko agirien fotokopiak eransten ditu:
1. Identifikazioa:
Nortasun agiri nazionala.
Atzerritarren identifikazio zenbakia.
Pasaportea.
2. Desgaitasunaren frogagiriak.
3. Adierazitako esparruak gaindituak dituela frogatzeko agiriak (urtarrilaren 14ko 3/2010 Foru Aginduaren eranskinaren arabera, 2010eko otsailaren 3an argitaratutako Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Komunikazioaren Esparrua.
Esparru Zientifiko-teknologikoa.
Gizarte Esparrua.
.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n
Interesduna
Bildutako datuak informatikoki tratatuko dira, behar den konfidentzialtasun eta erreserbarekin, eta zertarako bildu diren, horretarako bakarrik erabiliko dira, jarraikiz abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).
IRUÑEKO FÉLIX URABAYEN NHBHIko ZUZENDARIA
III. ERANSKINA.–ERREKLAMATZEKO INPRIMAKIA
Izen-deiturak: …………………………………………………............…………..…………………………….,
NANa/AIZa: ..........................., eskaera egin du proba librean izena emateko (proba librea, 18 urtetik gorakoek zuzenean eskura dezaten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua):
Otsaileko deialdia
Ekaineko deialdia
Idazki honen bidez honako honen kontrako ERREKLAMAZIOA egin nahi du:
Onartutako izangaien zerrenda:
Esparruetatik salbuestea
Desgaitasunagatiko egokitzapena
Honako hauen kalifikazioa:
Komunikazioaren Esparrua
Esparru Zientifiko-teknologikoa
Gizarte Esparrua
Ondotik azaltzen ditudan arrazoiengatik:
.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n
Interesduna
Bildutako datuak informatikoki tratatuko dira, behar den konfidentzialtasun eta erreserbarekin, eta zertarako bildu diren, horretarako bakarrik erabiliko dira, jarraikiz abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa).
FÉLIX URABAYEN NHBHIko ZUZENDARIA
PROBA LIBREKO EPAIMAHAIBURUA
IV. ERANSKINA.–PROBA LIBREAREN EBALUAZIO AKTA (PROBA LIBREA, ZUZENEAN ESKURATZEKO DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA)
ESKOLA ............................................................... TITULARTASUNA ...................................................
HERRIA ........................................................... PROBINTZIA ..........................................................
HELBIDEA ..................................................................................................... P. kd. ...............................
PROBA NOIZ EGINEN DEN ....................................................................................
INSKRIBATUTAKOEN KOPURUA, GUZTIRA .....................................
AURKEZTUTAKOAK, GUZTIRA ..........................................
TITULA JASOTZEKO PROPOSATUTAKOAK, GUZTIRA ..........................
Izenen zerrenda | Esparruak (1) | |||||
Hurrenkera-zenbakia | Deiturak | Izena | Komunikazioa | Zientifiko-teknologikoa | Gizartea | T.E. (2) |
(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: B; Oso ongi: OO; Ongi: O; Nahikoa: N; Gutxiegi: G. Zehaztu beste inguruabar batzuk: Ez aurkeztua: EA; Salbuetsia: SALB (gainera, kalifikazioa erregistratu behar da); Aurreko deialdietan gainditua: ADG (kalifikazioa ere adierazi behar da). (2) (T.E.) titulazioari buruzko erabakia (B=eskuratu du titulua; E=ez du titulua eskuratu). | ||||||
.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n
Ontzat emana, epaimahaiburua | Epaimahaikideak | Epaimahaikide idazkaria |
Sinatua: | Sinatua: | Sinatua: |
V. ERANSKINA.–TITULUAREN BEHIN-BEHINEKO ZIURTAGIRIA
IZEN-DEITURAK ................................................................................................................................. EPAIMAHAIKO IDAZKARIA NAIZ PROBA LIBREAN, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO TITULUA ZUZENEAN ESKURATZEKOAN, .................................................(1) DEIALDIAN. TOKI HONETAN EGIN ZEN: ..................................................................
ZIURTATZEN DU:
Izen-deiturak: ........................................................................................................................................
Jaioterria: ..............................................................................., probintzia: ................................................,
jaioteguna: ................................... Proba librea egin du, zuzenean eskuratzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, eta, gainditu duenez, titulua lortzeko proposamenean agertzen da.
Ziurtagiri honek frogatzen du lortu duela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua, dagozkion ondorioetarako.
Eta jasota geldi dadin, behar diren ondorioetarako, agiri hau ematen dut.
.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n
Ontzat emana, idazkaria | Epaimahaiburua |
Sinatua: | Sinatua: |
(1) Adierazi proba zein urtetan eta zein hilabetetan egin den.
VI. ERANSKINA.–GAINDITUTAKO ESPARRUEN ZIURTAGIRIA
Izen-deiturak: ........................................................................................................................................,
jaioteguna: ..................................................., NANa: ..................................... Honako esparru hauek gainditu ditu proba librean (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua zuzenean eskuratzeko proba librea, ......................... urteko .......................................... hilabeteko deialdikoa, zeina egin baitzen ...................................................................................herrian, ............................................................................................ ikastetxean):
ESPARRUAK | KALIFIKAZIOA (1) |
Komunikazioa | |
Zientifiko-teknologikoa | |
Gizartea |
Hori ZIURTATZEN DUT,
.............................................(e)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n
ONTZAT EMANA, IDAZKARIA | EPAIMAHAIBURUA |
Sinatua: | Sinatua: |
(1) Zehaztu kalifikazioa: Bikain: B; Oso ongi: OO; Ongi: O; Nahikoa: N; Gutxiegi: G; ez aurkeztua: EA; Salbuetsia: SALB (gainera, kalifikazioa erregistratu behar da); Aurreko deialdietan gainditua: ADG (kalifikazioa ere adierazi behar da).
Marra horizontal bat egin gainditu EZ dituen esaparruetako laukitxoetan.
VII. ERANSKINA.–PROBA LIBREA, ESKURATZEKO DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA. EMAITZEN TAULA ESTATISTIKOA
ESKOLA ...........................................................................................................................................
HERRIA .......................................................................................................................................
PROBA NOIZ EGINEN DEN ......................................................................................
ADINA | SEXUA | INSKRIBATUAK | AURKEZTUAK | TITULUA LORTU DUTE | ESPARRUREN BAT | |
BAT | BI | |||||
17 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
18-19 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
20-24 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
25-29 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
30-34 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
35-39 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
40-44 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
45-49 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
50-54 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
55-59 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
60-64 | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
65 edo gehiago | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
GUZTIRA | G | |||||
E | ||||||
Guztira | ||||||
VIII.–KALIFIKAZIOAK BIHURTZEKO TAULA: ZENBAKIZKO KALIFIKAZIOETATIK KALIFIKAZIO KUALITATIBOETARA
ZENBAKIZKO KALIFIKAZIOA | KALIFIKAZIO KUALITATIBOA |
0 eta 4,9 bitartean | G |
5 eta 5,9 bitartean | NA |
6 eta 6,9 bitartean | O |
7 eta 8,9 bitartean | OO |
9 eta 10 bitartean | BI |
IX. ERANSKINA.–KALIFIKAZIOAK BIHURTZEKO TAULA: KALIFIKAZIO KUALITATIBOETATIK ZENBAKIZKO KALIFIKAZIOETARA
KALIFIKAZIO KUALITATIBOA | ZENBAKIZKO KALIFIKAZIOA |
Nahiko | 5 |
Ongi | 6 |
Oso ongi | 7,5 |
Bikain | 9 |
Iragarkiaren kodea: F2418379
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
