6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

114/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloen sari bereziak emateko, 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean heziketa zikloa bukatu duten ikasleentzat.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aldeko txostena eman du Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloen sari bereziak emateko deialdia egin dadin, zeina 2023-2024 ikasturtean heziketa zikloko ikasketak bukatu eta titulua eskuratu duten ikasleei zuzentzen baitzaie, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluko 1. puntuan eta Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduan xedatutakoarekin, foru agindu horietan arautzen baitira, hurrenez hurren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei dagozkien sari bereziak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloen sari berezien 2023-2024 ikasturteko deialdia, zeina ebazpen honen 1. eranskin gisa jaso baita.

2. Onestea Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako zikloen sari berezien 2023-2024 ikasturteko deialdia, zeina ebazpen honen 2. eranskin gisa jaso baita.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera eta sari berezien deialdi honen xedeko irakaskuntzak emateko baimena duten ikastetxe publiko, ikastetxe itundu, erakunde eta ikastetxe pribatuetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko abenduaren 19an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO OINARRIZKO MAILAKO, ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ZIKLOEN SARI BEREZIAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Deialdia egiten da Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailako zikloen sari bereziak emateko, 2023-2024 ikasturteari dagozkionak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen sari bereziak arautzen dituen martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduarekin, zeina azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak aldatu baitzuen.

2. Hezkuntza Departamentuak sari hauek emanen ditu:

a) Sari berezi bat Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

b) Sari berezi bat Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den lanbide arlo bakoitzerako.

c) Sari berezi bat Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa zikloen barrenean dauden lanbide arloen honako bi multzo hauetako bakoitzerako:

–"Administrazioa eta Kudeaketa", "Nekazaritza" eta "Merkataritza eta Marketina" lanbide arloetako oinarrizko mailako heziketa zikloak: Administrazio Zerbitzuak, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Jarduerak, Nekazaritza Lorezaintza eta Lore-konposizioak, eta Merkataritza Zerbitzuak.

–"Ostalaritza eta Turismoa", "Irudi Pertsonala" eta "Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza" lanbide arloetako oinarrizko mailako heziketa zikloak: Sukaldaritza eta Jatetxeak, Ile-apainketa eta Estetika, eta Ehunezko eta Larruzko Artikuluen Konponketa.

Eta bi sari berezi Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa zikloen barrenean dauden lanbide arloen honako multzo honetarako:

–"Arte Grafikoak", "Eraikuntza eta Obra Zibila", "Elektrizitatea eta Elektronika", "Fabrikazio Mekanikoa", "Elikagaien Industriak", "Informatika eta Komunikazioak", "Instalazioa eta Mantentze-lanak", "Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza" eta "Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak" lanbide arloetako oinarrizko mailako zikloak: Arte Grafikoak, Eraikinen Zaharberritze- eta Mantentze-lanak, Elektrizitatea eta Elektronika, Fabrikazioa eta Muntaketa, Metalezko Elementuen Fabrikazioa, Elikagaien Industriak, Bulegoko Informatika, Zurgintza eta Altzarigintza, eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.

3. Deialdian parte hartzen ahalko dute Lanbide Heziketako oinarrizko mailako, erdi mailako eta goi mailetako zikloetako ikasleek, baldin eta 2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako irakaskuntzak egin eta gainditu badituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe baimenduetan, izan publikoak, itunduak edo pribatuak, eskaintzen diren modalitateetatik edozeinetan (presentziala, erdipresentziala edo online), eta martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 4. artikuluan (azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak emandako testuaren arabera) ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Sari berezia eskuratu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute aipatutako martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 6.1 artikuluan (azaroaren 13ko 109/2018 Foru Aginduak emandako testua) xedatutakoaren arabera nahitaezkoa den dokumentazioa eta eskabidea aurkeztuz. Eskabideak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, aurreko atalean adierazitako agiriekin batera, eta honela aurkezten ahalko dira:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 20tik 31ra bitarte izanen da (biak barne).

5. Nahitaezko dokumentazioaz gain, aukerako dokumentazioa aurkezten ahal da, martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Dokumentazio hori, zehazki, foru agindu horren 8. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutakoa izanen da. Frogatzen diren merezimenduak, beranduenez, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira.

Dokumentazio hori balizko berdinketak ebazteko soilik hartuko da aintzat, ez beste ezertarako, aipatu foru aginduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.

6. Sari berezien deialdi honetan izena emateko eskabideak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Lanbide Heziketako sari bereziak" izeneko tramiteen fitxan ageri den ereduari jarraituko dio, zeina helbide honetan baitago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Premios-Extraordinarios-de-Formacion-Profesional-y-Artes-Plasticas-y-Diseno

Orobat, aipatutako tramiteen fitxan aurkitzen ahalko da Lanbide Heziketako sari berezien deialdi honi buruzko informazio guztia.

7. Sari berezien deialdietan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak. 2025eko otsailaren 18an, behin-behineko zerrenda hauek argitaratuko dira aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxan:

–Oinarrizko mailako sari berezien deialdian onartu diren pertsonen behin-behineko zerrenda, alfabeto ordenaren arabera, non agertuko baitira betebehar guztiak frogatu dituztenak.

–Erdi mailako sari berezien deialdian onartu diren pertsonen behin-behineko zerrenda, alfabeto ordenaren arabera, non agertuko baitira betebehar guztiak frogatu dituztenak.

–Goi mailako sari berezien deialdian onartu diren pertsonen behin-behineko zerrenda, alfabeto ordenaren arabera, non agertuko baitira betebehar guztiak frogatu dituztenak.

–Baztertu diren pertsonen behin-behineko zerrenda, alfabeto ordenaren arabera, non betebeharrak zuzentzeko eskatuko baitzaie.

8. Zerrenda horien aurkako erreklamazioak eta zuzenketak 2025eko otsailaren 19tik 25era arte aurkezten ahalko dira, biak barne, honela:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

Erreklamatzeko epean dokumentazioa zuzentzen ez bada, eskaera ez da onartuko, eta ezin izanen da parte hartu sari hauen deialdian.

Erreklamazioak egiteko epe horretan, aukerako dokumentazioa aurkezten ahalko da, betiere frogatzen diren merezimenduak, beranduenez, eskaerak aurkezteko azken egunean betetzen badira.

9. Erreklamazioak eta zuzenketak egiteko epea igaro ondoren, modu berean argitaratuko dira Lanbide Heziketako sari berezien deialdian parte hartzen duten pertsonen behin betiko zerrendak, bai eta betebeharrak ez frogatzeagatik onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak ere.

10. Sari berezien deialdian norgehiagokako araubidea erabiliko da. Sariak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emanen ditu, hautapen batzordeak proposaturik. Horretarako, heziketa zikloko ikasketa espedientean agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan, eta, berdinketa izanez gero, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa.

11. Honela gauzatuko da norgehiagokako araubidea:

a) Sariak heziketa zikloan azken kalifikaziorik altuena lortu duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi dezimalekin emanen da.

b) Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuz lortzen den puntuaziorik altuena kontuan hartuz ebatziko da:

–Hizkuntza ikasketak. Hizkuntzen maila egiaztatzeko, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzean, A2 maila edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da; B1 maila edo baliokidea 0,5 punturekin; B2 maila edo baliokidea 1 punturekin; eta C1 maila, C2 maila edo baliokidea 1,5 punturekin.

–Atzerriko prestakuntza egonaldiak. Atzerriko prestakuntza egonaldietan emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatuak badira: 0,1 puntu. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu emanen dira administrazio publiko batek edo hark baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Beste prestakuntza batzuk: parte-hartzaileak zein sari berezitara aurkeztu diren, sari horren maila akademikotik beheragoko lanbide irakaskuntza ofizialak burutu dituztela egiaztatzen dutenei 0,5 puntu emanen zaizkie egiaztatutako titulu bakoitzeko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

c) Berdinketak badirau, hautapen batzordeak curriculumean aurkeztutako eta frogatutako beste alderdi aipagarri batzuk hartuko ditu kontuan; esate baterako, lan esperientzia, sariak, bekak edo beste batzuk. Curriculumean adierazitako merezimenduak ez dira kontuan hartuko ez badaude agiri bidez frogatuta.

12. Sari berezia lortzen duten ikasleei, Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofizialaz gainera, saria frogatzen duen diploma emanen zaie, eta saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.

13. Sari berezia lortzen duten Lanbide Heziketako goi mailako ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak antolatzen duen Lanbide Heziketako Sari Nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 15eko EDU/2128/2011 Aginduan jasotzen den bezala.

14. 2023-2024 ikasturteko sari bereziak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. ERANSKINA.–ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO LANBIDE IRAKASKUNTZEN SARI BEREZIEN DEIALDIAREN OINARRIAK

1. Deialdia egiten da Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako ikasketen sari bereziak emateko, 2022-2023 ikasturteari dagozkionak, bati etorriz azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduarekin, foru agindu horren bidez arautu baitziren Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari bereziak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

2. Hezkuntza Departamentuak sari hauek emanen ditu:

a) Sari berezi bat Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen goi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arlo bakoitzerako.

b) Sari berezi bat Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako heziketa zikloen barrenean Nafarroan eskaintzen den Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arlo bakoitzerako.

3. Deialdian parte hartzen ahalko dute erdi mailako eta goi mailako zikloetako ikasleek, baldin eta 2023-2024 ikasturtean Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzak egin eta gainditu badituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe baimenduetan, publikoak nahiz pribatuak izan, eta azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

4. Sari berezia eskuratu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute, aipatutako azaroaren 26ko 113/2018 Foru Aginduaren 6. artikuluaren arabera behar den dokumentazioa eta eskabidea aurkeztuz. Eskabideak Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, aurreko atalean adierazitako agiriekin batera, eta honela aurkezten ahalko dira:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 20tik 31ra bitarte izanen da (biak barne).

5. Nahitaezko dokumentazioaz gain, aukerako dokumentazioa aurkezten ahal da, martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Dokumentazio hori, zehazki, foru agindu horren 8. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatutakoa izanen da. Frogatzen diren merezimenduak, beranduenez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira.

Dokumentazio hori balizko berdinketak ebazteko soilik hartuko da aintzat, ez beste ezertarako, aipatu foru aginduaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.

6. Sari berezien deialdi honetan izena emateko eskabideak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari bereziak" izeneko tramiteen fitxan ageri den ereduari jarraituko dio, zeina helbide honetan eskuratu baitaiteke:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Premios-extraordinarios-de-ensenanzas-profesionales-de-artes-plasticas-y-diseno

Tramiteen fitxa horretan, orobat, sari berezien deialdi honi buruzko informazio guztia aurkitzen ahalko da.

7. Sari berezien deialdietan onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak. 2025eko otsailaren 18an, behin-behineko zerrenda hauek argitaratuko dira aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxan:

–Erdi mailako sari berezien deialdian onartu diren pertsonen behin-behineko zerrenda, alfabeto ordenaren arabera, non agertuko baitira betebehar guztiak frogatu dituztenak.

–Goi mailako sari berezien deialdian onartu diren pertsonen behin-behineko zerrenda, alfabeto ordenaren arabera, non agertuko baitira betebehar guztiak frogatu dituztenak.

–Baztertu diren pertsonen behin-behineko zerrenda, alfabeto ordenaren arabera, non betebeharrak zuzentzeko eskatuko baitzaie.

8. Zerrenda horien aurkako erreklamazioak eta zuzenketak 2025eko otsailaren 19tik 25era arte aurkezten ahalko dira, biak barne, honela:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan.

–Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean.

–Telematikaz, Erregistro Elektroniko Orokorrean.

Erreklamatzeko epean dokumentazioa zuzentzen ez bada, eskaera ez da onartuko, eta ezin izanen da parte hartu sari hauen deialdian.

Erreklamazioak egiteko epe horretan, aukerako dokumentazioa aurkezten ahalko da, betiere frogatzen diren merezimenduak, beranduenez, eskaerak aurkezteko azken egunean betetzen badira.

9. Erreklamazioak eta zuzenketak egiteko epea igaro ondoren, modu berean argitaratuko dira Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari berezien deialdian parte hartzen duten pertsonen behin betiko zerrendak, bai eta betebeharrak ez frogatzeagatik onartu ez diren pertsonen behin betiko zerrendak ere.

10. Sari berezien deialdian norgehiagokako araubidea erabiliko da. Sariak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emanen ditu, hautapen batzordeak proposaturik. Horretarako, heziketa zikloko ikasketa espedientean agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan, eta, berdinketa izanez gero, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa.

11. Honela gauzatuko da norgehiagokako araubidea:

a) Sariak heziketa zikloan azken kalifikaziorik altuena lortu duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi dezimalekin emanen da.

b) Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuz lortzen den puntuaziorik altuena kontuan hartuz ebatziko da:

–Hizkuntza ikasketak. Hizkuntzen maila egiaztatzeko, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.

Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzean, A2 maila edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da; B1 maila edo baliokidea 0,5 punturekin; B2 maila edo baliokidea 1 punturekin; eta C1 maila, C2 maila edo baliokidea 1,5 punturekin.

–Atzerriko prestakuntza egonaldiak. Atzerriko prestakuntza egonaldietan emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatuak badira: 0,1 puntu. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu emanen dira administrazio publiko batek edo hark baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

–Beste prestakuntza batzuk: beste ikasketa batzuk burutu dituztela egiaztatzen duten parte-hartzaileei 0,5 puntu emanen zaizkie egiaztatutako titulu bakoitzeko, egindako zikloarekin zerikusia badute, eta zerikusirik ez badute, berriz, 0,2 puntu egiaztatutako titulu bakoitzeko. Gehienez ere 2 puntu guztira, atal honetan.

c) Berdinketak badirau, hautapen batzordeak curriculumean aurkeztutako eta frogatutako beste alderdi aipagarri batzuk hartuko ditu kontuan; esate baterako, lan esperientzia, sariak, bekak edo beste batzuk. Curriculumean adierazitako merezimenduak ez dira kontuan hartuko ez badaude agiri bidez frogatuta.

12. Sari berezia lortzen duten ikasleei, Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofizialaz gainera, saria frogatzen duen diploma emanen zaie, eta saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.

13. Sari berezia lortzen duten Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako zikloetako ikasleek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak antolatzen duen Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen Sari Nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 29ko ECD/1611/2015 Aginduan jasotzen den bezala.

14. 2023-2024 ikasturteko sari bereziak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez esleituko dira, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iragarkiaren kodea: F2418607