1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, onetsi dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegora, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegora eta Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegora sartu eta igotzeko hautapen prozedurak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparru barruan, bai eta aipatu irakaskuntza kidegoetan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere.
Ebazpen hori 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan. Akats bat atzeman da euskarazko bertsioan, zehazki, V. eranskinean, "Bigarren proba.–A zatia" epigrafean, "–Eduki teknikoa" izeneko atalean.
Honako hau dioen tokian:
"Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko programazioen kasuan, programazioan zehaztuko dira ikaskuntza helburuak, gaitasunak (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboak, oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak, metodo pedagogikoak, ebaluazio irizpideak eta ikaskuntza egoerak, bai funtsezko gaitasun zein gaitasun espezifikoak eskuratzekoak eta baita helburuak erdiestekoak ere. Horrez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa zikloen kasuan, programazioak zehaztuko du gainerako elementuek irteerako profilari egiten dioten ekarpena."
Honako hau behar du:
"Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko programazioen kasuan, programazioan zehaztuko dira ikaskuntza helburuak, gaitasunak (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboak, oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak, metodo pedagogikoak, ebaluazio irizpideak, bai funtsezko gaitasun zein gaitasun espezifikoak eskuratzekoak eta baita helburuak erdiestekoak ere. Horrez gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa zikloen kasuan, programazioak zehaztuko du gainerako elementuek irteerako profilari egiten dioten ekarpena."
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: F2418384