6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4753/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 4115/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpenean ageri dena.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–SISTEMA INFORMATIKOETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ABREGO ARANA, PAOLA

ARIZTEGUI RECALDE, MARIA BELEN

CATALAN GOÑI, MARIA DOLORES

FERNANDEZ BALLESTEROS, CATALINA

GARAIKOETXEA MUÑOA, JUAN MARIA

IBERO GUTIERREZ, FRANCISCO JAVIER

LABEAGA PEREZ, FRANCISCO

LECEA COMPAINS, ALODIA

MARZO PEREZ, DAVID

MINGUEZA BENEDE, FERNANDO

ORAYEN GOÑI, ROBERTO

OSCOZ ASIAIN, AITZIBER

PERCAZ BADOS, MARIA TERESA

PEREZ RECLUSA, AITOR

RODRIGUEZ ALFARO, IOSU

SEGURA ULAYAR, MARIA JOSE

VIANA GORRIZ, ALBERTO

VIDAN ASTIZ, ARACELI

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.d) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

ESPARZA MARTIN, JON

Iragarkiaren kodea: F2418810