6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4751/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4174/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–ZAINTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

AGUAS ARANGUREN, ANA JESUS

ANGULO BACHILLER, MARIA ASUNCION

CORREDERA CABO, MARIA TERESA

IGOA MUNDIÑANO, MARIA IRANZU

LOPEZ MUGUERZA, MARIA LUISA

MURO USECHI, JAVIER

ORTA GARCIA, MARIA VISITACION

OSES ARTEAGA, SUSANA

PAZ GOMEZ, MARIA CRISTINA

REY MIGUEL, ESTRELLA

RIPA AJONA, MARIA LUISA

TAMBO MARTINEZ, MARIA LOURDES

TEJEDOR GARCIA, MARIA AURELIA

URRESTARAZU ARINA, MARIA JAVIER

VILLABONA URRUTIA, MARIA CRUZ

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2418815