6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4750/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 4114/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–ARKITEKTO TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Onartuak:

ARANA AZPEITIA, MIRIAM

ARAZURI RIVAS, ARANZAZU

BEORLEGUI AZNAREZ, MARIA PILAR

ELKANO TELLETXEA, AMAIA

EQUIZA URTASUN, BEGOÑA

GOÑI CEBRIAN, MARIA

HUARTE HUARTE, ALICIA

HUARTE HUARTE, MARIA CRISTINA

HUARTE LANDA, MIRIAN

IRISARRI LANAS, ALBERTO

LALUEZA AYESA, IÑIGO

LANDER IGAL, YOLANDA

LOPEZ AMAGO, ALFONSO

MENA GARCIA, NOELIA

MENDIVE SAN MARTIN, MARIAN

MONTES TRINCADO, RAUL

OROZ HERNANDEZ, NORA

REINARES RODRIGUEZ, ARANZAZU MARIA

SANZ BERRUETA, SUSANA

SARASA ERDOZAIN, REBECA

SEVERIANO LAVIRGEN, MARIA BEGOÑA

TOLIVIA OLAIZ, AINHOA

TORRES GONZALEZ, VIRGINIA

–Baztertuak:

Deialdiko 3.1 atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

GASTESI IRAÑETA, BEATRIZ

Iragarkiaren kodea: F2418818