6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4748/2024 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 4110/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–INDUSTRIA INGENIARI TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

AGUDO GARCIA, BEATRIZ

ATANES MARTINEZ, RICARDO

ELIAS LOPEZ, IÑAKI

LABAT VILLALBA, MONICA

MARRODAN MARTINEZ, MARTA ISABEL

MITXAUS NIETO, IGOR

SOLANO NAGORE, JUAN

VIEDMA MORENO, GABRIEL

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2418808