1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4739/2024 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 15ean emandako 1415/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 2181/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 20koa), deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2547/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 30ekoa), deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 4458/2024 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakide bakarrari lanpostua esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei jakinaraztea 2025eko urtarrilaren 15a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna. Ekitaldi hori Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian izanen da.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
Luis Muñoz Gutiérrez jaunaren kasuan, zeinak lekualdatze-lehiaketan parte hartu baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian egonda, esleitutako lanpostuaz jabetzen bada, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.
4. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 6 lanpostu hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.
5. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko abenduaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ERREPIDEETAKO ZAINTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAN ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
ELIZALDE ALFONSO, JAVIER EMILIO | 0001967 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | Bai |
MARTINEZ OSES, IGNACIO | 0003481 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | MISTOA | | Bai |
MUÑOZ GUTIERREZ, LUIS | 0002002 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | Bai |
II. ERANSKINA.–ERREPIDEETAKO ZAINTZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN ESLEIPENAREN ONDORIOZ HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK
PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
0002109 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | IRURTZUN | EUSKALDUNA | | Bai |
0002116 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | TUTERA | EZ-EUSKALDUNA | | Bai |
0003480 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | Bai |
0007718 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | TAFALLA | MISTOA | | Bai |
0007719 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | TAFALLA | MISTOA | | Bai |
0010328 | LURRALDE KOHESIORAKO DEP. | HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | AGOITZ | MISTOA | | Bai |
Iragarkiaren kodea: F2418768