6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4643/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 4193/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz.

Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko antolaketako goi mailako teknikarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kide hauek izendatzea: Iosu Moreno Merino jauna, epaimahaikide titular gisa, eta Nuria Hernández Guillén andrea, ordezko epaimahaikide gisa.

3. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–ANTOLAKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

MUNARRIZ NUIN, ESTEFANIA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2418355