6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2931/2024 EBAZPENA, 2024ko abenduaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario bat izendatzen da, Prebentzioko erdi mailako teknikari izateko (C maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 21ean emandako 2315/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Prebentzioko erdi mailako teknikari izateko lanpostu bat (C maila) oposizio-lehiaketaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 242 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko abenduaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2024ko azaroaren 14an emandako 2688/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatu zen María Isabel Vidaurre Casado andrea, Prebentzioko erdi mailako teknikari izateko (C maila), eta lanpostu bat esleitu zitzaion. 2024ko abenduaren 9an hartu behar zuen lanpostuaren jabetza.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko abenduaren 9an emandako 2878/2024 Ebazpenaren bidez, María Isabel Vidaurre Casado andrea borondatezko eszedentzian deklaratu zuten Prebentzioko erdi mailako teknikari izateko lanpostuan (C maila), 2024ko abenduaren 9tik aurrerako ondorioekin, beste administrazio publiko batean zerbitzuak emateagatik.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 1985eko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, izendapen proposamen osagarria egin zen Iñaki Irurita Díez de Ultzurrun jaunaren alde.

Izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, eta deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoa kontuan harturik, bidezkoa da Iñaki Irurita Díez de Ultzurrun jauna izendatzea.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Iñaki Irurita Díez de Ultzurrun jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, Prebentzioko erdi mailako teknikari izateko (C maila), eta 504 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Giza Baliabideen Zerbitzuko Osasunaren Sustapenerako eta Jasangarritasunerako Atalari atxikia (Iruñeko campusa).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 30ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2418415