6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4802/2024 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Gloria Lucea Chocarro andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, administrari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa amaitutakoan, deialdiaren web-fitxan, 2024ko ekainaren 6an, proposamen bat argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten hautagaiak izendatzeko edo kontratatzeko. Pertsona horiek Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2516/2024 eta abenduaren 23ko 4759/2024 Ebazpenen bidez izendatu eta kontratatu ziren, eta epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, María Gloria Lucea Chocarro andreari, ezinbesteko arrazoi bat alegatu baitzuen.

Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta egin denez lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa adjudikatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Gloria Lucea Chocarro andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, administrariaren lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 71903 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia eta destinoa Iruñean duena.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 7an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2419138