1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4737/2024 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Gabriel Samanes Pérez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2943/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako langileen 106 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.
Ekainaren 5eko 1921/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abuztuaren 12an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3360/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen bidezkoa zela izendatzea eta kontratatzea eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangaiak; horrekin batera, epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, Gabriel Samanes Pérez jaunari, ezinbesteko arrazoi bat alegatu zuelako.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta egin denez lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Gabriel Samanes Pérez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 3173 zenbakiarekin identifikatuta dagoen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko El Vergel zahar-egoitzari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko abenduaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2418771