6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4736/2024 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Gabriel Samanes Pérez izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, etxezain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua adjudikatzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2951/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, sarrera-prozedura bat egiteko, oposizio-lehiaketa bidez, bete zitezen etxezainen lau lanpostu, gehienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; hori dena, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1837/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 10ean, eta izendapenak egin ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2545/2024 Ebazpenaren bidez eta irailaren 30eko 3527/2024 Ebazpenaren bidez, eta epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, Gabriel Samanes Pérezi, ezinbesteko arrazoi bat alegatu zuelako.

Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik, eta egin denez lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa adjudikatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gabriel Samanes Pérez izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario , etxezain lanpostuetan aritzeko, eta plantilla organikoan 35730 zenbakia duen lanpostua adjudikatzea, Corellako Alhama BHIri atxikia dagoena (Hezkuntza Departamentukoa) eta destinoa Corellan duena. Lanpostu horretan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.

2. Izendatutako izangaiak 2025eko urtarrilaren 14an jabetu beharko du lanpostuaz, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

4. Agintzea ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2024ko abenduaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2418774