1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4681/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, basozainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 1349/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen basozainen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko. Deialdia 2023ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2335/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 2691/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1499/2024 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ekoan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 2845/2024 Ebazpenaren bidez egin zen izendapena.
Horretarako zuten epearen barnean, basozain lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaie David Pascual Anguiano jaunari, Iosu Rodrigo Moler jaunari, Luis Olza Donazar jaunari eta Alejandro Esquíroz Tainta jaunari (txanda irekiko izangaiak), lanpostuaz jabetu diren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzuak ematen ari zirelako, eta, horretan oinarrituta, 2024ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan, argitara eman zen izendapen osagarriko proposamena, zeina egin baita lehenago proposatutako izangaien ondoren txanda irekian gainditu dutenen zerrendan agertzen diren izangaien alde.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, basozainen lanpostuetan aritzeko:
–Txanda irekia.
ILINTXETA NAVARRO, EDUARDO
BARRIOLA EZCURRA, JON
GALEOTTI OSES, EDURNE
MONTALVILLO DEL POZO, JORGE
2. Lanpostu hutsak adjudikatzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ADJUDIKATUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
ILINTXETA NAVARRO, EDUARDO | Txanda irekia | 0002380 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | AEZKOA-KINTOKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | ZUBIRI | EREMU EUSKALDUNA | Euskara, B2 | B |
BARRIOLA EZCURRA, JON | Txanda irekia | 0011653 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | KOORDINAZIO UNITATE ZENTRALA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | | B |
GALEOTTI OSES, EDURNE | Txanda irekia | 0011656 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | LIZARRAKO 1. KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA | | B |
MONTALVILLO DEL POZO, JORGE | Txanda irekia | 0001507 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | TUTERAKO KOORDINAZIO UNITATEA | FUNTZIONARIOA | TUTERA | EREMU EZ-EUSKALDUNA | | B |
Iragarkiaren kodea: F2418642