1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4678/2024 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuetan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 27an eman 4064/2023 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 872/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 19koan.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 3913/2024 Ebazpenaren bidez, suhiltzaile-ofizialorde lanpostuaren bederatzi izangai atxiki zitzaizkion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari, deialdian aurreikusitako prestakuntza-ikastaroa egiteko.
Lehiaketaren elementuen balorazioa bukatu ondoren, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta lanpostu hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko lanpostuetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko lanpostuak zehaztuak dituena.
Hori guztia kontuan hartuz, bai eta deialdiaren 12. oinarrian xedatutakoa ere, bidezkoa da izendapenak egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialorde: Miguel Ángel Malumbres Murillo jauna, Daniel Álvarez de Eulate Ezquerro jauna, Omar Sánchez Gorriti jauna, Juan Manuel Arbeloa Yerro jauna, Daniel Lerga Gurpegui jauna, Luis Santafé Barcos jauna, Luis Migueliz Andueza jauna, Daniel Melero Magallón jauna eta David Sánchez Morales jauna.
2. Lanpostu hauek esleitzea:
Miguel Ángel Malumbres Murillo jaunari, 10993 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia.
Daniel Álvarez de Eulate Ezquerro jaunari, 10986 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia. Uretako Erreskate Taldeko arduraduna.
Omar Sánchez Gorriti jaunari, 11284 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia (Altsasuko suhiltzaile-etxea).
Juan Manuel Arbeloa Yerro jaunari, 10988 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia (Oronozko suhiltzaile-etxea).
Daniel Lerga Gurpegui jaunari, 10994 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia.
Luis Santafé Barcos jaunari, 10996 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia.
Luis Migueliz Andueza jaunari, 10997 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia.
Daniel Melero Magallón jaunari, 10998 zenbakiko lanpostu hutsa, Prestakuntza Atalari atxikia.
David Sánchez Morales jaunari, 11283 zenbakiko lanpostu hutsa, Atal Operatiboari atxikia (Cordovillako suhiltzaile-etxea).
3. Aditzera ematea izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 18an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, behar bezala justifikaturiko arrazoirik izan ezean.
4. Bete gabe uztea plantilla organikoan 10992, 10999, 11001 eta 11002 zenbakiekin identifikatutako lanpostu hutsak.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barne Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko abenduaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2418436