1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4640/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita azaroaren 21eko 4409/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, xedatzen da bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dira.
Aipatu ebazpenaren I. eranskinean akats bat atzeman da bi izangairi esleitutako lanpostuen zenbakiei dagokienez; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Azaroaren 21eko 4409/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, xedatzen da bidezkoa dela kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dira. Hain zuzen, akatsa atzeman da honako hau dioen tokian:
ILUNDAIN GOMEZ, LOREA | 0009432 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
FERNANDEZ DE LAS HERAS ICHASO, MARIA INMACULADA | 0009433 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Honako hau behar du:
ILUNDAIN GOMEZ, LOREA | 0009433 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
FERNANDEZ DE LAS HERAS ICHASO, MARIA INMACULADA | 0009432 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
2. Ebazpen hau jakinaraztea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari eta interesdunei; eta azken horiei ohartaraztea ebazpenak ez duela bukatzen administrazio bidea eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendurik, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2418345