6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko abenduaren 27an hartua, Euskararen Nafar Kontseiluaren osaera eguneratzen duena.

Azaroaren 15eko 240/2023 Foru Dekretuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen, eta haren III. tituluak Euskararen Nafar Kontseilua arautzen du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organo gisa eta euskararen plangintzaren eta sustapenaren arloetan kontsulta egiteko eta Nafarroako Gobernuari aholku emateko organo gisa.

Zehazki, aipaturiko dekretuaren 30. eta 31. artikuluetan arautzen dira Kontseiluaren osaera, kontseilukideen izendapena, kargua uzteko arrazoiak eta ordezkoen araubidea. Artikulu horietan ezartzen denez, Kontseiluko bokalak Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko dira, eta bokal bakoitzeko, pertsona titular bat eta ordezko bat izendatu behar dira. Azken horiek, kargua hutsik dagoenean arituko dira, edo titularra kanpoan edo eri dagoenean.

Nafarroako Gobernuaren 2024ko urtarrilaren 31ko Erabakiaren bidez, Amets Aranguren Arrieta andrea Euskararen Nafar Kontseiluko ordezko bokal izendatu zen, Euskalgintzaren Kontseiluaren ordezkari gisa.

2024ko abenduaren 13an, Euskalgintzaren Kontseiluak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eskatu zion Amets Aranguren Arrieta andrearen ordez Patxi Martin Arregi jauna izenda dezan, elkarte horrek Euskararen Nafar Kontseiluan duen ordezkari gisa aritzeko.

Euskalgintzaren Kontseiluak egindako proposamena, bidezkoa da Euskararen Nafar Kontseiluko ordezko bokala izanen dena izendatzea, aipatu foru dekretuan ezarritako baldintzetan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Amets Aranguren Arrieta andrea, Euskararen Nafar Kontseiluko ordezko bokala Euskalgintzaren Kontseiluaren izenean, kargutik kentzea, erakunde horrek ordeztea erabaki duelako.

2. Patxi Martin Arregi jauna Euskararen Nafar Kontseiluko ordezko bokal izendatzea, Euskalgintzaren Kontseiluak proposatuta.

3. 2024ko urtarrilaren 31n eratu zen kontseiluari agintaldia bukatzeko zenbat geratzen zaion, beste horrenbestekoa izanen da erabaki honen bidez izendatu diren bokalen agintaldia.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomora igortzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2419077