6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3947E/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko burutzaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 2712E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko burutzaren lanpostua merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17koan, bai eta Osasuneko web-orrian, "Osasun Laguntzako Burutzak" atalean: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu da eta izangai bakar batek ere ez du parte hartzeko eskaerarik aurkeztu. Beraz, bidezkoa da deialdiko lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko burutzaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas), "Osasun laguntzako burutzak" atalean.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2418010