6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3946E/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita burutza hau merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Orokorren Laguntza Ataleko burutza.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 2711E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Orokorren Laguntza Ataleko burutza merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu da eta izangai bakar batek ere ez du parte hartzeko eskaerarik aurkeztu. Beraz, bidezkoa da deialdiko lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea burutza hau merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Orokorren Laguntza Ataleko burutza.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas), "Osasun laguntzako burutzak" atalean.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2418011