6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3935E/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Saioa Zalba Marcos izendatzen baita Hemoterapiako Laguntza Ataleko buru, Hematologia eta Hemoterapia Zerbitzuan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, arautu zen nola bete Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1221E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez bete zitezen ebazpen horrexen I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako atalburuen lanpostuak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 19ko 1800E/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Prozedura bukaturik, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Saioa Zalba Marcos izendatzea Hemoterapiako Laguntza Ataleko buru, Hematologia eta Hemoterapia Zerbitzuan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, hark bakarrik gainditu baitu kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzaren titularra, salbu eta gertatzen bada kargua uzteko arrazoi bat, jasota dagoena azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan.

Nire ahalmenak erabiliz, zeinak eman baitizkidate Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek (onetsi ziren irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez),

EBAZTEN DUT:

1. Saioa Zalba Marcos izendatzea Hemoterapiako Laguntza Ataleko buru, Hematologia eta Hemoterapia Zerbitzuan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, 70592 plazan. Izendapenak 2025eko urtarrilaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala), eta erabiliz eskuordetzan eman zaizkidan eskumenak, hots, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2418002