6. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

124/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, zeinaren bidez María Elena Lacosta Artigas andrea izendatzen baita Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko buru. Zerbitzu hori Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik. Foru Administrazio Publikokoak diren edo hari atxikirik dauden funtzionarioen artetik eginen da izendapena, izendapen askearen bidez.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko abenduaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Elena Lacosta Artigas andrea izendatzen baita Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko buru. Izendapenak 2025eko urtarrilaren 2tik aurrera ditu ondorioak. Zerbitzu hori Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Justizia Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2419092