1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
123/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, kargutik kentzen duena Jorge Elías Ollero Perán jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko abenduaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Jorge Elías Ollero Perán jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko zuzendaria, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2419091