1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
122/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Víctor Goñi Ezcurra jauna Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusi izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita lauko abenduaren hogeita zazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Víctor Goñi Ezcurra jauna Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren zuzendari nagusi izendatzea, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2419090