2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2025eko otsailaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ezkarozen, 2025eko otsailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.
Iragarkiaren kodea: L2504062