59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko martxoaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2025. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Fustiñanan, 2025eko martxoaren 13an.–Mankomunitateko lehendakaria, Laura Irañeta Gil.

Iragarkiaren kodea: L2504081