Iragarkia
59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 2025eko deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntza" emateko, 2023-2027 NPEPE-Nafarroa plan estrategikoaren barruan eta 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan). DDBN identifikazioa: 815435.
Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Bestalde, lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.
Laguntzak eta haien ordainketak kudeatzeko sistemak ezarrita daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzkoan, zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita. Horrez gain, 73. artikuluetan, berariaz garatzen dira "nekazaritzaren dibertsifikaziorako inbertsioak" egiteko laguntzak.
Europako Batzordeak, 2022ko abuztuaren 31ko C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako 2023-2027 aldirako NPEaren Plan Estrategikoa onetsi zuen. Dokumentu horretan jasotako neurrien artean, landa dibertsifikaziorako laguntzak ematea dago, helburu duena biztanleria landa-ingurunean mantentzen laguntzea, ustiategietako jarduera ez uztea eta horien dimentsioa hobetzea, bai eta ustiategiko jarduerari eustea ere, hala badagokio, landa-ingurunean egindako beste jarduera batzuekin osatuz eta, horrenbestez, nekazarien errenta hobetuz, diru-sarrera berrien bidez.
Dokumentu horrek ezartzen du lortu nahi den helburua 6864 esku-hartzearen bidez ("Landa dibertsifikaziorako inbertsioak egiteko laguntzak") garatzen dela Nafarroan, eta hura gauzatzeko kreditua ezartzen du, finantzaketa-iturriaren arabera banakatuta: Nafarroako Gobernua eta Europar Batasuna. Gastu publikoaren %25 LGENFek finantzatzen du, eta dirulaguntza gisa ezartzen da, benetan egindako eta ordaindutako kostu diruz lagungarriak itzultzeko.
Nafarroan ugari dira nekazaritzako familia ustiategiak, egitura txikikoak, eta, horren ondorioz, merkatuen bilakaerak eta arau berrien eskakizunek eragin handia dute haietan. Ildo horretatik, negozio-linea berrien bilaketa erraztu behar da, nekazaritza-jarduera osatzeko, sasoiei hain lotuta egon ez dadin eta sektoreak independentzia handiagoa izan dezan.
Neurri honi honako hauek aplikatu behar zaizkio: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamendua, arauak ezartzen dituena Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruz, laguntza hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita; eta hori garatzeko Estatuko araudia:
- 1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.
- 1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta Europako NBEUF eta LGENF nekazaritza funtsen gobernantza arautzen duena Espainian.
- 147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege dekretu batzuk aldatzen dituena.
Neurri honi, orobat, aplikatuko zaio Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. (2023ko L 2831 EBAO, abenduaren 15ekoa).
Bat etorriz Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikuluan ezarritakoarekin, xedatzen baitu espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dutela etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 600.000,00 eurotik gorakoa denean.
Aldi berean, Nafarroako Gobernuaren 2024ko urriaren 16ko Erabakia onetsi zen, zeinaren bidez baimena eman baitzitzaion Landa Garapeneko zuzendari nagusiari urte anitzeko gastu konpromiso bat hartzeko, 2025eko eta 2027ko ekitaldietan, 6962 neurrirako ("Landa-enpresa berriak abian jartzea"), 2023-2027 NPEPEaren esparruan. 2024ko bigarren deialdiari dagokio, eta Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontu Orokorreko partida honek duen partida baliokidearen kargura izanen da: "NPEPE LGENF 2023-2027. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" izeneko 720007 72300 7709 414202 partida.
Adierazitakoarekin bat, eta ditudan eskudantziak erabiliz, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuaren bidez eta departamentu horren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudanak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntza" emateko oinarri arautzaileak, zeinak ebazpen honen I. eranskinean jaso baitira. Laguntza horiek 2023-2027 NPEPE-Nafarroa plan estrategikoaren barruan emanen dira, 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan).
2. 2025eko deialdia onestea "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntza" emateko.
3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. 2027ko ekitaldian 500.000,00 euroko aurrekontua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekitaldiko Gastuen Aurrekontuetako "NPEPE LGENF 2023-2027. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" 720007 72300 7709 414202 partidaren baliokide izateko gaitzen diren partiden kargura.
Baimendutako kreditua 1.000.000,00 euro bitarte handitzen ahalko da, Nafarroako Gobernuaren 2027ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontu Orokorrean partida honek duen baliokidearen kargura: "NPEPE LGENF 2023-2027. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" izeneko 720007 72300 7709 414202 LGENF partida. Horretarako, erabiliko da, 2023-2027 NPEPEaren esparruan, 6962 esku-hartzearen ("Landa-enpresa berriak abian jartzea") 2024ko bigarren deialdian erabili ez den kreditua (deialdiko kreditua baimendu zen Nafarroako Gobernuak 2024ko urriaren 16an hartutako Erabakiaren bidez); hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin eta kreditu nahikoa eta egokia egotearen baldintzarekin.
5. Dirulaguntzen oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 13an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.
I. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK, "NEKAZARITZA-USTIATEGIEKIN LOTUTAKO LANDA DIBERTSIFIKAZIORAKO INBERTSIOETARAKO LAGUNTZA" EMATEKO, ZEINA 2023-2027 NPEPE-NAFARROA PLAN ESTRATEGIKOAREN BARRUAN EMANEN BAITA, 6864 ESKU-HARTZEAREN ESPARRUAN
1. oinarria.–Xedea, aplikazio-eremua eta helburua.
1. Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntza", 2023-2027 NPEPE-Nafarroa plan estrategikoaren 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan), aplikatuz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikulua (artikulu hori inbertsioei buruzkoa da) eta Batzordearen 2013ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. (2023ko L 2831 EBAO, abenduaren 15ekoa).
2. 6864 esku-hartzeak (Inbertsioak landa dibertsifikazioan) helburu hauek ditu: nekazari gazteak eta beste nekazari berri batzuk erakartzea eta laguntzea; enpresa-garapen jasangarria erraztea landa eremuetan; enplegua, hazkundea eta genero-berdintasuna sustatzea, emakumeek nekazaritzan parte hartzea barne; landa eremuetako gizarte-inklusioa eta tokiko garapena, besteak beste, bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria.
2. oinarria.–Lurralde-eremua.
1. Nafarroako landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeari aplikatzen ahal zaio laguntza. Ondorio horietarako, laguntza deialdi honetan Nafarroa osoa hartzen da landa eremutzat, salbu eta maiatzaren 16ko 45/2011 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Eremu Zentraleko Lurralde Antolamenduko Planaren (Nafarroako Lurralde Estrategia) 10.4 azpieremuan sailkatutako udalerriak.
2. Beraz, ez dira dirulaguntza honen xede izanen hiri-eremu zabal gisa sailkatutako udalerrietarako eskatutako inbertsioak, honako udalerri hauetakoak, hain zuzen: Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Oltza zendea, Zizur, Eguesibar, Galar, Uharte, Noain (Elortzibar), Orkoien, Iruña, Atarrabia, Zizur Nagusia.
3. 1. eranskinean jasotzen dira Nafarroako landa eremuko udalerriak despopulazio-mailaren araberako sailkapenarekin batera.
3. oinarria.–Aurreikusitako proiektu motak.
1. Dirulaguntza jasotzeko, proiektuen xedea izan behar da nekazaritzaz bestelako ekoizte-jarduerak garatzea, hau da, honelakoak ekoiztea: saltzeko diren edo merkaturatzen ahal diren ondasun eta/edo zerbitzu pribatuak, edo titulartasun pribatuko ondasunen balioa handitzen dutenak.
2. Diruz lagundutako proiektuak ahalbidetu behar du proposatutako jardueraren funtzionamendu osoa, eta, beraz, ez dira diruz lagunduko faseetako edo zatitutako proiektuak, modu independentean funtzionatu ezin dutenak. Dirulaguntzaren xedeko proiektua proiektu handiago baten zatia bada, dirulaguntza jasotzeko baldintza izanen da berezko entitatea eta izaera finalista izatea, modu independentean eta bera bakarrik hartuta.
3. Dibertsifikazio proiektuek arlo hauetako batekoak izan behar dute:
a) Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, teknikoak edo bestelakoak.
b) Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.
c) Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.
d) Gizarte zerbitzuak ematea.
e) Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.
f) Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.
g) Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.
Nekazaritzarako eta basogintzarako zerbitzutzat hartzen dira nekazaritza- eta basogintza-lanen zerbitzu osagarriak (produktuen hornidura, aholkularitza, makineriaren mantentze-lanak, etab.), baldin eta froga badaiteke ez direla Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktuak lortzeko prestaketa-lanak.
h) Bioekonomia zirkularreko jarduerak.
i) Nekazaritza-turismoko eta landa-turismoko jarduerak. Jarduera horietarako, eraikinetan egiten diren inbertsioak erabili beharko dira, bakar-bakarrik, lehendik dauden eraikinak birgaitzeko eta eraberritzeko. Ez dira diruz lagunduko laguntza eskatu aurretik existitzen ez ziren eraikin berriak.
j) Lurraldeko garapen ekonomikoarekin lotutako beste jarduera batzuk (ez dira diruz lagunduko farmaziak, finantza-erakundeak, loteria-administrazioak, estankoak, joko-aretoak eta apustu-etxeak).
4. oinarria.–Laguntzaren onuradun diren pertsonak.
Honako hauek izaten ahal dira laguntza hauen onuradunak:
a) Pertsona fisikoak:
i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazari profesionalak.
II. Aurreko atalean sartutako pertsonen lehen graduko ahaideak.
b) Pertsona juridikoak:
i. Nekazaritzako mikroenpresak edo enpresa txikiak.
ii. Nekazaritza-elikagaien mikroenpresak edo enpresa txikiak.
c) Honako hauen laguntzarekin sortutako enpresak: Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren M06.02 neurria ("Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzea") eta 6962 esku-hartzea (2023-2027 aldia).
5. oinarria.–Laguntza jasotzeko baldintzak.
1. Laguntzen araubide honetan sartzeko, eskatzaileek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:
a) Pertsona fisikoen kasuan:
–18 urte beteta izatea eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean.
–Nekazari profesionala eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra edo bazkidea izatea, edo pertsona horren lehen mailako ahaidea, eta izaera horri eustea azken ordainketa egiten den unera arte.
Nekazari gazteak nekazari profesionaltzat hartuko dira "Nekazari gazteak beren gain jartzea" neurrirako laguntza ematearen aldeko ebazpenetik hasi eta espedientea ixten den arte, eta/edo baldin eta 40 urte edo gutxiago badituzte eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan ogibide nagusia nekazaritza duen nekazari gisa inskribaturik badaude.
Ustiategia mikroenpresa edo enpresa txikia izan behar da, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
b) Pertsona juridikoen kasuan:
–Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, Mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
–Egoitza soziala Nafarroan izatea.
–Helburu soziala nekazaritzako jarduera edo nekazaritzako elikagaien jarduera izatea.
–Nekazaritzako jarduera egiten badu:
i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten titularra izatea.
ii. Bazkideen %50, gutxienez, nekazari profesional izatea.
iii. Gutxienez nekazaritzako 0,50 lan unitateko jarduera izatea guztira.
–Nekazaritzako elikagaien jarduera egiten badu:
i. Nafarroako Industria Erregistroan inskribatua egotea.
ii. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea. Salbuespena da arrantzaren sektorea, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasota ez dutenak ere.
iii. Jarduera ekonomikoa landa eremuetan garatzea.
c) Enpresa M06.02 neurriaren ondorioz (Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programa) edo 6962 esku-hartzearen ondorioz (2023-2027 aldia) sortu bada.
–Emandako laguntzaren azken ordainketa jaso izana.
2. Gainera, gauzatu beharreko proiektuari dagokionez, honako betebehar hauek bete beharko dira:
a) Jarduera egitea ebazpen honen 2. oinarriaren arabera landa-eremutzat jotzen diren Nafarroako udalerrietan, hots, 1. eranskinean agertzen direnetan.
b) Nafarroako Gobernuaren adostasuna izatea proiektuak ukitzen dituen eremuei dagokienez. Honelako jarduerei lotutako proiektuen kasuan:
–Turismo zerbitzuak, ostatu zerbitzuak, aisialdikoak, jolaserakoak eta antzekoak, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren aldeko txostena.
–Landa eta kultur ondareari eta antzekoei lotutakoak: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren aldeko txostena.
–Proiektuaren tipologia dela-eta beharrezkoa den beste edozein txosten, departamentu eskudunak egina.
Hala bada, ingurumen eraginaren balorazioa egin beharko da, Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen arabera, proiektuak ingurumenean eta biodibertsitatean ondorio kaltegarriak baditu.
Nolanahi ere, unitate arduradunek erabakitzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira, halakorik bada.
c) Enpresa planaren deskribapen-memoria aurkeztu behar da, hauek eginen dituena: proiektua identifikatu, deskribatu eta aztertuko du; bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzarioa egiaztatuko du, eta hura sortzeko beharrezkoak diren prozedura eta estrategia guztiak garatuko ditu.
Agiri hori prestatzeko, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan laguntza hauen fitxan dagoen eredua erabili behar da.
d) Laguntzaren xedeko gastuak ez hastea eskabidea aurkeztu baino lehen, salbu eta kostu orokorrak eta/edo proiektua garatzeko lizentziak, eta betiere 2022ko abuztuaren 31ren ondokoak badira, egun horretan hartu baitzuen indarra 2023-2027 NPEPEak. Horri dagokionez, bidezkoa bada, instrukzio organoak proiektuaren kokalekua bisitatuko du inbertsioak ez direla hasi egiaztatzeko, eta emaitzaren akta eginen du.
6. oinarria.–Konpromisoak eta betebeharrak.
Pertsona edo entitate onuradunek konpromiso hauek hartuko dituzte:
a) Gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztea dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta hilabeteko epean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
b) Proiektua gauzatzea aplikatzekoa den Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera.
c) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.
e) Proiektua gauzatzea dirulaguntza emateko ebazpenean adierazten den epean, deusetan galarazi gabe bidezko arrazoiak daudenean onartzen ahal diren luzapenak.
f) Laguntza jasotzeko egindako gastuak eta ordainketak justifikatzea, laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan eta epean.
g) Laguntza jasotzeko justifikazio agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, gutxienez ere hamar urtez, dirulaguntzaren ordainketa jasotzen den egunetik hasita.
h) Kostuen moderazioari dagokiona betetzea, 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
i) Kontabilitate sistema berezitu bat edo kontabilitate kode egoki bat edukitzea diruz laguntzen den proiektuari lotutako eragiketa guztietarako.
a) Bidezkoa denean, dirulaguntzaren kobrantza erregistratzea kontabilitatean edo erregistro liburuan, Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza adierazita, testu hau aipatuz: NPEPE-Nafarroa 2023-2027 (LGENF-NG).
j) Xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso izanaren berri ematea.
k) Laguntza eskaera aurkezten den unean, azken hiru zergaldietan jasotako dirulaguntzen berri ematea, de minimis araubidea bete den egiaztatzeko. Dirulaguntzak onartu aurretik, egiaztatuko da eskatzaileari onartutako de minimis laguntza guztiek ez duten gainditzen Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluak ezarritako muga.
l) Hiru urtez mantentzea laguntzaren xedeko inbertsioak, dirulaguntzaren ordainketaren ebazpenaren egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
m) Jardueraren publizitatea egitea sare sozialen, web-orrien, jarduerarekin lotutako aplikazioen edo beste edozein hedabideren bidez.
n) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 23. oinarrian ezarritako baldintzak betez.
o) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari komunikatzea neurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.
p) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Honako hauek egin ditzakete egiaztapen lan horiek: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzak ordaintzen dituen erakundeak, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEaren plan estrategikoa kudeatzen duen agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.
7. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarriak:
a) Ondasun higiezinak eskuratzea (diruz laguntzen ahal den gastu osoaren %25 gehienez).
b) Ondasun higiezinak eraikitzea edo hobetzea: premia berrietara egokitzeko inbertsioak, ez konponketa hutsak edo mantentze lanak.
c) Ekipo-ondasunen zuzkidura: makina eta ekipo berriak, ekipo informatikoak, erremintak eta altzariak erostea eta instalatzea, eta garraiorako edo banaketarako egokitzapenak.
d) Kostu orokorrak, b) eta c) ataletan jasotako gastu diruz lagungarriei lotutakoak (atal horien gaineko %12ra mugatuta): proiektuak idaztea, obra-zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketa- eta eragiketa-ingeniaritza, bideragarritasunari buruzko planak eta azterketak, obra-lizentziak, jarduera sailkatuetarako lizentziak, lehen erabilerako lizentzia, irekitzeko lizentzia eta udal-tasak.
e) Inbertsio ukiezinak, konparazio batera, programa informatikoak erosi eta garatzekoak.
f) Proiektuaren sustapena eta zabalkundea.
2. Honako hauek ez dira diruz lagungarriak:
a) Lurrak erostea eta lurrak eskuratzearekin lotutako gastuak.
b) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.
c) Makinak eta ekipamenduak erosteko finantza errentamendua.
d) Bigarren eskuko ekipamenduak erostea, faktura, ordainagiri eta tasazio-txostenaren bidez justifikatuta ez badago. Haietan merkatuko prezioa justifikatu beharko da, eta adierazi ondasuna ez dela laguntza nazionalarekin edo Europar Batasunaren laguntzarekin finantzatu erosketa egin aurreko bost urteetan.
e) Ibilgailuak, salbu eta proiektuaren helburua lortzeko egokitzapenen bat egina dutenak, dauzkaten ezaugarriengatik helburu horretarako bakarrik erabil badaitezke.
f) Material suntsikorra eta jostailuak, apaingarriak eta etxetresna txikiak eta sukaldeko tresneria.
g) Enpresa baten ohiko funtzionamendua, hornidurak, interesak eta horien birfinantzaketa, langileria-gastua, dietak eta kilometrajea, aseguruak eta beste gastu orokor batzuk.
h) Gastu orokorrak eta industria mozkina.
i) BEZa ordaintzeko gastuak.
j) Administrazioak araututako jarduera ekonomikoei dagozkien lizentziak (estankoak, taxiak, loteriak...).
k) Eskura egindako ordainketak.
l) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, eskualdatzeko prozedura edo era edozein delarik ere, baita pertsona fisikoen eta juridikoen artean ere, baldin horiek bigarrenen bazkide gisa parte hartzen badute.
m) Laguntza eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak, 1.d) atalean definitutako kostu orokorrak eta proiektua garatzeko lizentziak izan ezik, 2022ko abuztuaren 31ren ondorengoak badira, hori baita 2023-2027 NPEPEak indarra hartzeko data.
n) Ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta finantzariotik eta enpresa-planean garatutako jarduerarekiko koherentziarenetik, gauzatzeko beharra eta bideragarritasuna behar bezala egiaztatuta ez duten inbertsioak.
Gainera, inbertsioak, egin nahi den jarduerarekin alderaturik, tamaina eta/edo edukiera aldetik gehiegizkoak direnean, justifikatu gabeko inbertsiotzat hartzen ahal dira; berdin jardueraren ekoizpen-orientazioari egokiak ez zaizkionak. Proiektuak etxebizitza partikularra eta/edo langileek erabiltzeko eremuak baditu, eskaerak argi bereiziko du jarduera ekonomikoari dagokion zatia. Kasu horretan, diruz lagunduko da bakarrik jarduera ekonomikorako erabiltzen diren inbertsioen zati proportzionala, jarduera ekonomikoarekin lotura zuzena eta zalantza gabea duena.
o) Diruz lagundutako proiektuaren jarduerarekin bat ez datozenak.
p) Animaliak erosteko eta landaketak egiteko gastuak.
8. oinarria.–Laguntza kalkulatzeko sistema.
1. Laguntza kapitaleko dirulaguntza zuzena da, eta haren zenbatekoa kalkulatzeko, aurreikusitako gastu diruz lagungarriei %40eko laguntza-intentsitatea edo portzentajea aplikatuko zaie.
2. Proiektu bakoitzeko, gehienez ere 200.000,00 eurokoa izanen da laguntza.
3. LGENFen parte-hartzea guztirako laguntzaren %25 izanen da.
9. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta hautaketa-irizpideak.
1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen da laguntza hau, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.
2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuko dira (gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira):
6864 HAUTAKETA-IRIZPIDEA | BAREMAZIOA | |||
Kod. | IZENBURUA | DESKRIBAPENA | Gehieneko | KALKULUA EDO GRADUAZIOA |
A.–ESKATZAILEAREN IZAERA | 18 | |||
CSO_A1 | Gaztetasuna | Gaztea (40 urtekoa edo gazteagoa) | 4 | Gaztea izatea, edo 40 urte edo gutxiagoko pertsonek edukitzea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu |
CSO_A2 | Desgaitasuna | Desgaitasuna duen pertsona (desgaitasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedura ezartzen duen urriaren 18ko 888/2022 Errege Dekretuaren arabera) | 4 | Desgaitasuna izatea, edo desgaitasuna duten pertsonek izatea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu |
CSO_A3 | Generoa | Emakumea | 4 | Emakumea izatea, edo emakumeek edukitzea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu |
CSO_A4 | Prestakuntza | Sortu beharreko jardueraren gaien gaineko prestakuntza espezifikoa | 4 | Jarduerarekin lotutako erdi mailako edo goi mailako prestakuntza arautua eta/edo unibertsitateko prestakuntza izatea, edo jarduerarekin lotutako erdi mailako edo goi mailako prestakuntza arautua eta/edo unibertsitateko prestakuntza dutenek edukitzea kapital sozialaren %50, gutxienez: 4 puntu |
CSO_A5 | Udalerriko erlazioa | Jarduera hasten den udalerrian erroldatuta egotea | 2 | Erroldatuta egotea, laguntza eskatzen denean, jarduera berria egiten den udalerrian (enpresen kasuan, egoitza soziala hartuko da kontuan): 2 puntu |
B.–DESPOPULAZIO-ARRISKUA | 12 | |||
CSO_B1 | Jarduera berria kokatzen den udalerriaren despopulazio-arriskua | 1. Muturreko arriskua | 12 | 1. Muturreko arriskua: 12 puntu |
2. Arrisku bizia | 2. Arrisku bizia: 10 puntu | |||
3. Arrisku nabarmena | 3. Arrisku nabarmena: 8 puntu | |||
4. Gainbehera bizia | 4. Gainbehera bizia: 6 puntu | |||
5. Gainbehera moderatua | 5. Gainbehera moderatua: 4 puntu | |||
6. Egoera ahula | 6. Egoera ahula: 2 puntu | |||
C.–PROIEKTUAK 2023-2027 NPEPEaren HELBURUEI EGITEN DIEN EKARPENA | 70 | |||
CSO_C1 | Ekintzailetza | Jarduera ekonomikoaren berrikuntza: lehentasuna emanen zaio udalerrian berrikuntza dakarren jarduera izateari. | 5 | Jarduera bakarra herrian (EJZ bakarra egotea herrian): 5 puntu |
CSO_C2 | Sareak sortzea | Elkarte eta kooperatibei atxikita egotea: eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko baten bazkidea izatea, gutxienez. | 5 | Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko bateko bazkide izatea: 5 puntu |
CSO_C3 | Nekazaritza-sektorearen gaineko inpaktua. | Lehentasunezko nekazaritza-ustiategiaren titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea. | 5 | Ustiategi lehenetsia: 2 puntu |
Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiaren titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea (REANeko "orientazio tekniko-ekonomikoa" abeltzaintzakoa bada edo mistoa abeltzaintzarekin). | Abeltzaintza-ustiategia: 2 puntu | |||
Nekazaritza-ustiategi baten titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea, ustiategia Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean sartuta badago. | Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean inskribatutako ustiategia: puntu 1 | |||
CSO_C4 | Ingurumena zaintzeko konponbide berritzaileak | Energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroa: energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroaren instalaziorako inbertsioak edo instalazio klase hori duen proiektua (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 23ko 2009/28 (EE) Zuzentarauan definitzen den moduan. Zuzentarau hori iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeari buruzkoa da) | 10 | Energia berriztagarriko inbertsioak/hornidura: 4 puntu |
Energia elektriko berriztagarria: jarduera berriak energia elektriko %100 berriztagarria kontsumitzen du, zerbitzu hori ematen duen enpresa merkaturatzaile batekin egindako kontratuaren bidez eta/edo energia berriztagarrirako instalazio berekiaren bidez. | Energia berriztagarrien enpresa merkaturatzailearekin sinatutako kontratua, eta/edo bere instalazio berriztagarria izatea lanpostuan: 6 puntu | |||
CSO_C5 | Aurreikusitako jarduera mota (EJSN edo epigrafe batean baino gehiagotan sartutako jarduera bat baino gehiago eginez gero, jarduera nagusia bakarrik puntuatuko da) | 1. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren zerbitzu osagarriak | 10 | Nekazaritza- eta baso-lanen zerbitzu osagarriak dira (produktuen hornidura, aholkularitza, makinen mantentze-lanak, lorezaintza, beste batzuk): 2 puntu |
2. Industria eta eraikuntza | Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin edo basogintzarekin zerikusirik ez duten eraikuntzarako industria eta gremio guztiak eta tailer mekanikoak barne hartzen ditu: 8 puntu | |||
3. Merkataritza eta ostalaritza | Funtzio hauek betetzen dituzten establezimendu berriak (fisikoak eta birtualak) jartzea: –Ostalaritza (tabernak, jatetxeak, etab.) –Merkataritza (janari-dendak, bazarrak, fruta-dendak, lokutorioak, etab.) 10 puntu | |||
4. Turismoa | Funtzio hauek betetzen dituzten establezimendu berriak (fisikoak eta birtualak) jartzea: –Turismoa (landetxeak, turismo aktiboko enpresak, bizikleten alokairua, bidaia-agentziak, etab.) 5 puntu | |||
5. Zainketak, irakaskuntza | Pertsonen ongizatera eta osasunera bideratutako jarduerak (fisikoak eta/edo birtualak) eta prestakuntza-jarduerak: –Estetika-zentroak (ile-apaindegiak, manikurak, etab.) –Akademiak edo ikastetxeak (hizkuntzak, hezkuntza indartzea, dantzak, gimnastika, artisautza, etab.) –Ongizatea (masajeak, fisioterapia, psikologia, nutrizionistak, etab.) –Garbiketa- eta zainketa-enpresak (etxeko garbiketa, etxeko zerbitzuak, adinekoen arreta, etab.) 10 puntu | |||
6. Aholkularitza | Aholkularitzara bideratutako jarduera profesionalak (fisikoak eta/edo birtualak) (arkitektoak, abokatuak, informatika, energia, marketina...) 10 puntu | |||
7. Artistikoak (zinematografia, ikus-entzunezko ekoizpenak, aurreko ataletan sartu ez diren eta baloratuko diren beste batzuk) | –Zinema ekoiztetxeak –Ikus-entzunezkoen ekoizpenak –Beste jarduera artistiko batzuk 10 puntu | |||
CSO_C6 | Ekoizpen bereizia eta ekologikoa | Kalitate ziurtapenak: Nafarroako lurraldeko produktuen kalitate ziurtapen bati gutxienez atxikitako eskatzailea (ekoizpen ekologikoa salbu), edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritzako ustiategia dago atxikia. Kategoria honetan sartuta daude zuzeneko salmenta egiten duten pertsonak eta ustiategiak. | 15 | Kalitate ziurtapena izatea edo merkaturatzeko kanal laburren erregistroan izena emanda egotea: 5 puntu |
Eragile ekologikoa: Eragilea Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN-NNPEK) erregistroan inskribatuta egotea, edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritza-ustiategia inskribatuta egotea. | Eragile ekologikoa: 10 puntu | |||
CSO_C7 | Zuzeneko enplegua sortzea | Lehentasuna ematen zaie autoenpleguko lanpostuak sortzen dituzten proiektuei: alta berria autonomoetan | 20 | Alta berria autonomoetan: 10 puntu |
Lanpostuak sortzen dituzten proiektuak lehenesten dira: besteren konturako kontratazioak | Besteren konturako langileen kontratazioa: 10 puntu | |||
3. Eskatzaileak adierazi beharko du, berariaz, zer hautaketa-irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza-eskaera aurkezteko unean –edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean– betetzen diren irizpideei dagokienez, bai eta bete beharreko konpromisotzat ere enpresa planean-deskripzio memorian aurreikusitako ekintzei dagokienez, zeinarekin bat etorri beharko baitute.
4. Eskatzaileak eskatutako hautaketa-irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat hautatu bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.
5. Laguntza hartu ahal izateko, gutxienez ere 30 puntu lortu beharko dira. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira.
6. Berdinketa gertatuz gero, proiektuak 2023-2027 aldiko NPEaren plan estrategikoaren helburuei egiten dien ekarpenean puntuaziorik handiena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, eskatzailearen izaeran puntuazio altuena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Hala ere berdinketak badirau, "Despopulazio-arriskua" atalean puntuaziorik handiena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Azkenik, berdinketak bere horretan badirau, "Zuzeneko enplegua sortzea" atalean puntuaziorik handiena lortu duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketa ez bada hausten, laguntza jaso dezakeen inbertsio bolumen handiena duten proiektuei emanen zaie lehentasuna.
7. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aipatutako hurrenkerako azken eskatzaileak, aurrekontu zuzkidura badu eta eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa badagokio, emandako laguntza berretsi beharko du, edo horri uko egin, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Berretsiz gero, pertsona onuradunak hartu gabe duen laguntzaren zatia jaso dezake, baldin eta laguntza jaso duten beste espediente batzuek gastu txikiagoak badituzte, organo emaileak emandako laguntza aldatu eta gero.
8. Aurrekontuan kreditu nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren gainerako eskaerak ezetsi eginen dira.
10. oinarria.–Laguntza eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitalpen egunaren hilabeteko egun baliokidean bukatuko da. Baldin muga-egunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea amaitzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.
2. Eskaera eta dokumentazioa telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako ezarritako programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago, tramiteen katalogoan (www.navarra.eus). Tramitea egiteko, eskatzailea egiaz bera dela egiaztatu behar da, bere ziurtagiri digitalaren bidez edo Cl@ve sistema erabilita. Behin programaren bitartez tramitatuta, eskaerak administrazioan aurkeztutzat joko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan erregistratzen direnean, eta sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpeneko data eta ordua.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzenduko.
Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko asmoz, laguntza eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez tramitatzen ahalko da. Entitate horiek tramiteen katalogoaren fitxan agertzen dira.
3. Laguntza eskaera 2. eranskinean adierazten diren agiriekin batera aurkeztu behar da (dokumentuak eskaneatuak, bereiziak eta behar bezala identifikatuak aurkeztuko dira, eta jatorrizkoen kopia zehatzak izanen dira).
4. Laguntza eskaera bakarra aurkez daiteke deialdiko eta pertsonako.
11. oinarria.–Instrukzio-organoa.
Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari atxikitako Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari dagokio.
12. oinarria.–Laguntza eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.
1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak laguntza eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Akatsen bat baldin badago, laguntza eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio ezen zuzendu ezean eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.
2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak espedientea ongi tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.
13. oinarria.–Kostuen moderazioa.
1. Dirulaguntzak ematean gastu publikoaren efizientzia bilatzen duen ekonomia-printzipioaren arabera, Plan Estrategikoaren esku-hartzeen eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuen kudeaketa- eta kontrol-sistema arautzen duen abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 72. artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak exijitzen dute proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzea, eta horren ebaluaziorako metodologia zehazten dute.
2. Ondorio horietarako, kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, Landa Dibertsifikaziorako Atalak sistema hauek erabiliko ditu, kasuan-kasuan:
1.1. Erreferentziako kostuak: zenbateko diruz lagungarria izanen da entitate eskatzaileak aurkeztuaren eta modulu hauek aplikatzearen ondoriozkoaren arteko txikiena:
1.1.2. Proiektu teknikoaren edo memoria baloratuaren gainean:
1.1.2.1. Honela kalkulatzen da erreferentziako kostuaren balioa, euro/m² eraiki bakoitzeko neurtzen dena: eraikuntzako oinarrizko modulua (520 euro/m² eraikia) aurkeztutako proiektuaren bi koefizienterekin ponderatua –bata establezimenduaren tipologiari dagokiona (TK) eta bestea obra-intentsitateari dagokiona (IK)–, taula honetan agertzen den bezala:
Eraikitze/egokitzapenaren tipologia | Obra-intentsitatea | |||||
TK IK | Eraikitze/egokitzapen orokorra | Egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe | Aldaketa partzial espezifikoa (irisgarritasuna edo energia-efizientzia hobetzeko) (1) | |||
IK(a) = 1 | IK(b) = 0,75 | IK(c) = 0,3 | ||||
Bulegoak eta merkataritzako lokalak | Higiezinak, bulegoetarako (administraziokoak zein teknikoak, banatuak zein ez banatuak) eta instalazio espezifikorik behar ez duten saltokietarako direnak | TK (a) = 1,4 | 728,00 | 546,00 | 218,40 | |
Gizarte, kultura edo hezkuntza zentroak | Honako hauetarako higiezinak: gizarte eta kultura erabilerakoak, erabilera anitzeko gelak, liburutegiak, haurtzaindegiak, akademiak, jantokiak eta erakustaretoak | TK (b) = 1,65 | 858,00 | 643,50 | 257,40 | |
Kontsultategiak eta laborategiak | Honako hauetarako higiezinak: fisioterapia eta nutrizio kontsultategiak, albaitari-klinikak, kalitate-laborategiak eta abar | IK (c) = 1,74 | 904,80 | 678,60 | 271,44 | |
Ostalaritza/janari-lantegiak | Landa-ostatuak, jatetxeak, kafetegiak eta bestelako establezimenduak, funtzionamendurako instalazio espezifikoak behar dituztenak, esaterako janari-prestalekuak, janari prestatuko establezimenduak, okindegiak, gaztandegiak | IK (d) = 2,10 | 1.092,00 | 819,00 | 327,60 | |
Ekoizpen zentroak | Higiezinak, ekoizpen jarduera jakin bat duten industria nabeetan kokatuak | TK (e) = 0,88 | 457,60 | 343,20 | 137,28 | |
(1) Eraberritze partzialeko bi motak dituzten obra proiektuetan, IK(b) motakotzat hartuko da obra-intentsitatea: egokitzapena, egitura eta zimenduak ukitu gabe. | ||||||
1.1.2.2. Proiektuan sartutako instalazio fotovoltaikoen kasuan, gehieneko kostu hautagarria bi osagai hauen batura izanen da:
–Panel fotovoltaikoetan instalaturiko potentziari (P) dagokion erreferentziako kostua, formula honen arabera:
B Potentzia paneletan (kWp) | Erreferentziako kostua (euro/kWp) (BEZik gabe) |
P<=5 | 4.082,50 + B |
5<P<=20 | 2.850,00-(70 x P) + B |
P>20 | 1.510,00-(3 x P) + B |
–P instalatutako potentzia gailurra da; eta B bateriak erabiliz gero gehitu behar den batugaia, erabilitako bateria motaren araberakoa:
Bateria mota | B (euro/kWp) (BEZik gabe) |
Litioa | 750,00 |
Bestelako bateriak | 200,00 |
Bateriarik gabe | 0,00 |
1.1.3. Proformako fakturen gainean:
1.1.3.1. Ekipamendu-ondasunak (metro koadro erabilgarria, proiektu teknikoan edo memoria baloratuan ezarritako azaleraren arabera):
TIPOLOGIA | SUKALDERIK GABE | SUKALDEAREKIN |
Merkataritzako lokalen edo bulegoen ekipamendua (TK(a)) | 325,00 | 440,00 |
Gizarte-, kultura- edo hezkuntza-zentroen ekipamendua (TK(b)) | 325,00 | 440,00 |
Kontsultategi eta laborategien ekipamendua (TK(c)) | 440,00 | |
Landa-ostatura, ostalaritzara eta janari-lantegietara bideratutako establezimenduen ekipamendua (TK(d)) | 440,00 | |
Ekoizpen zentroen ekipamendua (TK(e)) | 325,00 | 440,00 |
1.1.3.2. Web-orria (web diseinua eta sorrera, edukien edizioa, ostatatzea eta mantentze-lanak): 2.150,00 euro.
1.1.3.3. Dibulgazio-materiala sortzea (diseinua, maketazioa eta inprimatzea: flyerrak, triptikoak, kartelak, roll-upak, biniloak...): 2.150,00 euro.
1.1.3.4. Branding-a (honako hauen diseinua: irudi korporatiboa, logotipoa, paper-gauzak, sare sozialak...): 1.900,00 euro.
1.1.3.5. Aurrekoak ez diren beste ordainsari batzuk, laguntza teknikoa emateagatik proiekturako behar ziren lanei, ikerketei eta prozedurei: 45 euro/ordu.
1.1.3.5. Bideragarritasun-plana egitearen ordainsariak: 900 euro.
1.2. Eskaintza desberdinak alderatzea: erreferentziako kostuak aplikatzekoak ez direnean erabiltzen da. Gutxienez hiru aurrekonturen artean hautatzean datza. Entitate eskatzaileak horiek aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera, baldin eta proiekturako eskatutako aurrekontu osoa 5.000 eurotik gorakoa bada.
Eskaintzak hornitzaile independenteek eginak izan beharko dira, eta obra-proiektu, ondasun edo zerbitzu beraren gainean prestaturiko aurrekontu, eskaintza edo proformako fakturekin justifikatu behar dira, merkatuko preziora egokitzen direla justifikatzeko.
Zenbateko diruz lagungarria finkatzeko, ikuspuntu ekonomikotik onuragarriena den proposamenean agertzen den zenbatekoa hartuko da oinarri.
1.3. Ebaluazio batzordea: eskatutako gastuari ezin bazaizkio aplikatu erreferentziako kostuak ez eta eskaintza bat baino gehiagoren alderaketa ere, edo haren ezaugarri bereziak direla-eta ezinezkoa baldin bada xedeko lana edo hornidura egiten duten entitate bat baino gehiago aurkitzea, entitate eskatzaileak memoria bat aurkeztu beharko du eskaintza bakarra justifikatzeko. Ebaluazio batzorde batek txosten bat eginen du azaltzeko ebaluazioa nola egin den eta zein aurrekontu onartu duen: aurkeztutakoa edo ordezko beste aurrekontu bat. Batzorde hori Landa Dibertsifikaziorako Ataleko talde teknikoko hiru pertsonak osatuko dute.
3. Aurkeztutako aurrekontuek, eskaintzek edo proformako fakturek legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, entitate hornitzailea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan egiteko gaitasunak, tamaina eta abar.
4. Entitate eskatzaileak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.
5. Kostuen moderazioa aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, laguntza eskaeran oinarrituta, eta, hala bada, azken ordainketa egin aurretik, entitate koordinatzaileak aurkeztutako ordainketa-eskaeran oinarrituta osatuko dira. Egiaztatze kontrolak eginen dira, orobat, entitate koordinatzaileak aldaketak egitea eskatzen duenean.
14. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.
1. Eskaerak baliozkotu eta ebaluatu ondoren, haien lehentasun ordena ezarriko da 9. oinarrian ezarritako hautaketa-irizpideen arabera.
Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, non jasoko baita onuradunek dirulaguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
2. Ordainketa bakar batean emanen dira dirulaguntzak, ekitaldiko zein aurrekontu adierazten den deialdian, haren kargura.
3. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio-prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
4. Ebazpenean, gutxienez, datu hauek agertuko dira: laguntza onartu zaien eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epeak eta laguntza finantzatzeko funtsen jatorria. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, deialdiko aurrekontu-kreditu aski ez izatearen ondorioz ezetsitakoak.
15. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoko aldaketak.
1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektuak. Hala ere, aurkeztutako proiektuaren aldaketa nabarmenak dakartzaten inguruabarrak gertatzen direnean, onuradunak horren berri eman behar du, aldaketak aplikatu baino lehen aldaketa eskaera bat aurkeztuz.
2. Aldaketa nabarmen horiek gauzatu ahal izateko, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalaren baimena behar da. Aldaketa baimentzen ez bada, hasierako proiektua bete beharko da.
3. Aldaketa egiteko eskaera Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu behar da, ordainketaren eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lau hilabete lehenago gutxienez.
4. Proiektuaren aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:
a) Ekoizpenaren orientazioa aldatzea.
b) Pertsona edo entitate onuradunaren titulartasuna aldatzea. Onuradunak proiektuaren titulartasuna lagatzen ahalko dio entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo eraldatzearen ondoriozko beste bati.
c) Laguntzaren oinarri izan diren kontzeptu eta unitate diruz lagungarriak nabarmenki aldatzea.
d) Aurreikustea laguntzaren oinarri izan diren gastu diruz lagungarrien zenbateko osoaren %60 edo gutxiago gauzatuko direla.
e) Inbertsioen kokalekua aldatzea.
f) Proiektua gauzatzeko epea luzatzea, betiere gainditu gabe ordainketa egiten den urteko irailaren 1a.
5. Aldaketa eskaerak onuradunak egin nahi dituen aldaketak azaldu behar ditu, laguntza eskaeran erabilitako zehaztasun maila berarekin, eta bideragarritasuna bermatu behar da. Aldaketa aplikatu baino lehen egin behar da eskaera.
6. Ez da inola ere baimenduko laguntzak lortzeko emaitza aldatzea ekartzen duen aldaketarik. Hasieran emandako laguntza ez da handituko.
7. Aldaketa bakarra egiten ahalko da espediente bakoitzeko.
16. oinarria.–Ordainketa eskaera.
1. Laguntza jasotzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu behar du, 3. eranskinean adierazitako agiriekin batera.
2. Ordainketa eskaera aurkezteko epea 2026ko azaroaren 15ean bukatuko da.
3. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada laguntza emateko ebazpenean ezartzen den egunaren aurretik, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.
4. Inbertsio edo gastu bat diruz lagungarritzat jotzeko, baldintza hauek bete behar ditu: faktura edo froga gisa balio bera duen agiria izatea, sartutako kontzeptuak materialki gauzatu izana eta ordainketa, bankuko ziurtagiriaren bidez frogatua, ordainketa-eskaeraren egunaren aurretik egin izana.
5. Gastu hautagarriak sor ditzaketen entitate onuradunen izenean agertuko dira faktura guztiak eta ordainketa egiaztatzeko banku-agiri guztiak, eta bertan dirulaguntzaren xede diren kontzeptuak baizik ez dira jasoko.
6. Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.
17. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1. Deialdi honen dirulaguntzak bateraezinak dira xede eta helburu bera duen beste edozein dirulaguntzarekin, non ez den horren deialdian berariaz eta esplizituki adierazten laguntza honekin bateragarria dela.
2. Aplikatzekoa izanen da de minimis araubideko beste laguntza batzuen konkurrentziari buruz ezarritakoa; hortaz, laguntza gehienez ere 300.000,00 eurokoa izanen da hiru urteko epean, honako honekin bat: Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatua; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.
3. Laguntza hauen onuradun direnek, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko zinpeko aitorpenaren bidez, justifikatuko dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian edo Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan eta/edo Nafarroako 2023-2027 NPEaren plan estrategikoan ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman eta/edo ordaindu zuen dirulaguntza, baita haren zenbatekoa ere.
4. Bateragarriak badira, hartutako laguntzen zenbatekoa, bakarka edo beste batzuekin batera, ezin da inola ere izan egin beharreko inbertsioaren gastua baino handiagoa.
18. oinarria.–Murrizketak eta zigorrak ordainketetan.
1. Pertsona/erakunde onuradunak eskatutako zenbatekoaren eta onargarritasuna aztertu ondoren ordaindu beharreko laguntzaren zenbatekoaren arteko diferentziek eragindako murrizketa honela aplikatuko da, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituen otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuaren arabera:
–Administrazio kontrolak eta tokian bertan egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordainketa eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaindu beharreko dirulaguntza zenbateko onargarrira egokituko da, eta bi zenbateko horien arteko aldearen zenbatekoa duen zigorra aplikatuko da. Zigor hori ez da laguntza osoa kentzeaz haratago joanen.
–Murrizketa hori aplikatzearen ondorioetarako, espedientean aurkeztutako ordainketa eskaera guztien balioen batura hartuko da kontuan, eta, ordainketa eskaeran adierazten den zenbatekoa ematen den laguntzarena baino handiagoa bada, ematen den zenbatekoa hartuko da aurkeztutakotzat.
2. Ez da murrizketarik eta zigorrik aplikatuko baldin eta pertsona/entitate onuradunak frogatzen badu, unitate kudeatzaileak onartzeko moduan, bera ez dela onargarri ez den zenbatekoa sartu izanaren erantzulea, edo agintari eskuduna nolabait jabetzen bada pertsona/entitate onuraduna ez dela horren erantzulea. Ez eta, oinarri arautzaile hauen arabera, ezinbestean gertatu dela frogatu daitekeenean ere, edo pertsona/entitate onuradunari egotzi ezin zaizkion eta gerora sortu diren arrazoien frogei buruzko justifikazioa aurkezten denean.
19. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.
1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak kontrolak eginen ditu, hala agiri bidezkoak nola bertatik bertara, onuradunak hartutako konpromisoak bete diren egiaztatzeko, bai, orobat, gauzatzen den proiektua onartutakoaren araberakoa den. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.
2. Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahal zaizkie bertatik bertara, proiektuaren kokalekura, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko. Hala ere, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 100.2 artikuluaren arabera, ez dago bisita egin beharrik inbertsio diruz lagungarriak 50.000 eurotik beherakoak direnean (inbertsio txikiak direla ulertzen baita) edo, dauden inguruabarrengatik, oso zaila bada laguntza emateko baldintzak ez bete izana edo inbertsioaren benetako xedea errespetatu ez izana.
3. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izan behar da, eta oinarriak egiaztatuak egonen dira. Laguntzaren onuradunak jaso behar dira bertan. Administrazio egintza hori proiektuaren onuradunari igorriko zaio, eta, bidezkoa bada, laguntzaren ordainketa haren banku-kontuan eginen da.
20. oinarria.–Ez-betetzeen arrazoiak eta mailaketa.
1. Ezarritako konpromiso eta betebeharrak betetzen ez badira, laguntza egokitu edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:
a) Proiektua gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.
b) Onartuak izateko baldintzak (5. oinarria) ez betetzea ordainketa-eskaeran: %100.
c) Konpromisoak eta betebeharrak (6. oinarria) betetzen ez badira: %100.
d) Proiektua gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean edo onartzen diren luzapenen barrenean: %100.
e) Jarduera bertan behera uzten bada: %100. Ulertuko da jarduera ez dela bertan behera utzi baldin eta, azken ordainketaren ebazpena eman ondoren, onuradunak jardueraren titulartasuna beste pertsona edo entitate bati laga badio, baldin eta lehenbizikoari onuradunaren izaera eman zizkioten baldintza guztiak betetzen baditu eta hasierako onuradunak hartutako konpromisoak onartzen baditu, edo entitate onuradunaren fusioaren, xurgapenaren edo sozietate mota aldatzearen ondoriozko bati.
f) Kostuen moderazioari buruz ezarritakoa betetzen ez bada: horrek eragindako gastuei dagokien laguntzaren %100.
g) Porrota: %100.
h) Kudeaketa agintaritzak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.
i) Jarraipenari eta ebaluazioari buruzko datuak ematen ez bazaizkio kudeaketa agintaritzari: %25.
j) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25. Ez-betetze hori errepikatzen bada: %50.
k) Hautaketa-irizpideei lotutako konpromisoak betetzen ez badira, puntuazio berriak berekin ekarri bazukeen pertsona/entitate onuradun gisa baztertzea: %100.
l) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.
2. Egiaztatzen bada pertsona/entitate onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, neurri horretarako laguntzetatik kanpo geratuko da irregulartasuna detektatu zen urte naturalean eta hurrengo bietan, 147/2023 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, alde batera utzi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean indarrean zeuden iruzurraren aurkako borrokaren ondoriozkoak.
3. 147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da, baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.
21. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.
1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.
2. Gaiaren arabera, arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko prozedura izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatzen dena.
22. oinarria.–Onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.
1. Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen aplikazio eremu subjektiboko entitate onuradunak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, honako esteka honetan dagoen eredua bete beharko dute, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, alegia: https://www.navarra.es/documents/48192/9498732/Declaracion+transparencia_eus.pdf/223c2481-a0e1-4f9e-b34e-f3ded3a69fb0?t=1652089688241. Betebehar horretatik kanpo geratzen dira pertsona fisikoak, sozietate zibilak eta toki entitate publikoak.
2. Aurreko atalean ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio zifra honako hauetako txikiena izanen da:
a. Aurreko urteko negozio zifra.
b. Hala badagokio, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onetsitako negozio zifra.
3. Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek eman beharko dute propio eginiko txantiloietan eskatzen den informazioa, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.
4. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta eta telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez, eta laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio, honako eredu hauen arabera (gardentasun betebeharrari buruzko adierazpenaren ereduaren I. eta II. eranskinak):
–Gardentasun ereduaren I. eranskina:
–Gardentasun ereduaren II. eranskina:
Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, adierazitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
Betebehar hori bete ezean, ez da ordainduko onartutako dirulaguntza.
Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude Administrazioari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
23. oinarria.–Publizitatea.
1. Arau hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, 2022/129 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, entitate onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:
–Eragiketaren exekuzioarekin lotutako informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan.
–Onuradunaren webgune ofizialean, webgunerik baldin badu, bai eta sare sozialetako kontu ofizialetan ere.
–Baldin laguntza publikoa 50.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez A3 neurriko informazio panel bat jarri beharko da, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.
Informazio hau agerraraziko da: proiektuaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: https://european-union.europa.eu/principles-countries-history/symbols/european-flag_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du"; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.
2. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 98.1 artikulua.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Atariko tramiteen katalogoan dagokion fitxan sartuz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan ezartzen den moduan.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Dirulaguntzen Datu-base Nazionalak dirulaguntzen publizitate-sistema nazionalaren eginkizuna beteko du.
Horretarako, araubide honen babesean emandako laguntza bakoitzari buruzko informazioa bidali beharko da Dirulaguntzen Datu-base Nazionalera, ematen denetik, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
3. Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek tratatzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazio betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 101. artikuluan ezarritakoarekin.
4. Ondorio horietarako, onuradunek honako arau hauetan ezarritako eskubideak dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1725 (EB) Erregelamendua, 2018ko urriaren 23koa, Batasuneko instituzio, organo eta organismoek datu pertsonalak tratatzen dituztenean pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
24. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.
1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasota dauden ezinbesteko arrazoietako bat gertatzen denean. Agintaritza eskudunak ezinbesteko beste arrazoi batzuk eta salbuespenezko inguruabarrak ezar baditzake ere, honako hauek hartuko dira halakotzat beti:
a) Onuraduna hiltzea.
b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.
c) Ezbehar klimatikoa, hondamendi naturala, ingurumen-hondamendia edo gertakaria.
d) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsitzea, istripuz.
e) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.
2. Onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barruan, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.
1. ERANSKINA.–LANDA UDALERRIAK ETA DESPOPULAZIO-MAILA
UDAL KOD. | UDALERRIA | DESPOPULAZIO-MAILA (1) |
31001 | Abaigar | 3. Arrisku nabarmena |
31002 | Abartzuza | 6. Ahulak |
31003 | Abaurregaina | 1. Muturreko arriskua |
31004 | Abaurrepea | 1. Muturreko arriskua |
31005 | Aberin | 3. Arrisku nabarmena |
31006 | Ablitas | 0. Arriskurik gabe |
31007 | Adios | 0. Arriskurik gabe |
31008 | Aguilar Kodes | 1. Muturreko arriskua |
31009 | Oibar | 3. Arrisku nabarmena |
31011 | Allin | 6. Ahulak |
31012 | Allo | 4. Gainbehera bizia |
31010 | Altsasu | 0. Arriskurik gabe |
31013 | Ameskoabarrena | 3. Arrisku nabarmena |
31014 | Antzin | 6. Ahulak |
31015 | Andosilla | 0. Arriskurik gabe |
31017 | Anue | 1. Muturreko arriskua |
31018 | Añorbe | 0. Arriskurik gabe |
31019 | Agoitz | 0. Arriskurik gabe |
31020 | Araitz | 3. Arrisku nabarmena |
31025 | Arakil | 3. Arrisku nabarmena |
31021 | Aranaratxe | 3. Arrisku nabarmena |
31024 | Arano | 2. Arrisku bizia |
31022 | Arantza | 3. Arrisku nabarmena |
31026 | Aras | 2. Arrisku bizia |
31027 | Arbizu | 0. Arriskurik gabe |
31028 | Artzibar | 1. Muturreko arriskua |
31030 | Arellano | 2. Arrisku bizia |
31031 | Areso | 3. Arrisku nabarmena |
31032 | Arguedas | 5. Gainbehera moderatua |
31033 | Aria | 1. Muturreko arriskua |
31034 | Aribe | 1. Muturreko arriskua |
31035 | Armañantzas | 1. Muturreko arriskua |
31036 | Arroitz | 3. Arrisku nabarmena |
31037 | Arruazu | 3. Arrisku nabarmena |
31038 | Artaxoa | 5. Gainbehera moderatua |
31039 | Artazu | 0. Arriskurik gabe |
31040 | Atetz | 2. Arrisku bizia |
31058 | Auritz | 2. Arrisku bizia |
31041 | Aiegi | 0. Arriskurik gabe |
31042 | Azagra | 0. Arriskurik gabe |
31043 | Azuelo | 1. Muturreko arriskua |
31044 | Bakaiku | 5. Gainbehera moderatua |
31045 | Barasoain | 0. Arriskurik gabe |
31046 | Barbarin | 1. Muturreko arriskua |
31047 | Bargota | 2. Arrisku bizia |
31048 | Barillas | 0. Arriskurik gabe |
31049 | Basaburua | 2. Arrisku bizia |
31050 | Baztan | 3. Arrisku nabarmena |
31137 | Beintza-Labaien | 1. Muturreko arriskua |
31051 | Beire | 3. Arrisku nabarmena |
31052 | Beraskoain | 0. Arriskurik gabe |
31250 | Bera | 0. Arriskurik gabe |
31053 | Berbintzana | 4. Gainbehera bizia |
31054 | Bertizarana | 3. Arrisku nabarmena |
31055 | Betelu | 0. Arriskurik gabe |
31253 | Bidaurreta | 0. Arriskurik gabe |
31056 | Biurrun-Olkotz | 0. Arriskurik gabe |
31057 | Buñuel | 5. Gainbehera moderatua |
31059 | Burgi | 1. Muturreko arriskua |
31062 | Cabanillas | 5. Gainbehera moderatua |
31063 | Cabredo | 1. Muturreko arriskua |
31064 | Cadreita | 0. Arriskurik gabe |
31065 | Caparroso | 0. Arriskurik gabe |
31066 | Cárcar | 4. Gainbehera bizia |
31067 | Zarrakaztelu | 5. Gainbehera moderatua |
31068 | Cascante | 0. Arriskurik gabe |
31069 | Kaseda | 2. Arrisku bizia |
31070 | Castejón | 0. Arriskurik gabe |
31071 | Gazteluberri | 1. Muturreko arriskua |
31072 | Cintruénigo | 0. Arriskurik gabe |
31074 | Zirauki | 2. Arrisku bizia |
31075 | Ziritza | 0. Arriskurik gabe |
31077 | Corella | 0. Arriskurik gabe |
31078 | Cortes | 5. Gainbehera moderatua |
31079 | Desoio | 1. Muturreko arriskua |
31080 | Deikaztelu | 3. Arrisku nabarmena |
31081 | Donamaria | 0. Arriskurik gabe |
31221 | Doneztebe | 0. Arriskurik gabe |
31083 | Etxarri | 0. Arriskurik gabe |
31061 | El Busto | 1. Muturreko arriskua |
31087 | Elgorriaga | 0. Arriskurik gabe |
31089 | Eneritz | 0. Arriskurik gabe |
31090 | Eratsun | 1. Muturreko arriskua |
31091 | Ergoiena | 2. Arrisku bizia |
31092 | Erroibar | 1. Muturreko arriskua |
31094 | Eslaba | 1. Muturreko arriskua |
31095 | Espartza Zaraitzu | 1. Muturreko arriskua |
31096 | Esprontzeda | 2. Arrisku bizia |
31097 | Lizarra | 0. Arriskurik gabe |
31098 | Esteribar | 6. Ahulak |
31099 | Etaiu | 1. Muturreko arriskua |
31082 | Etxalar | 3. Arrisku nabarmena |
31084 | Etxarri Aranatz | 0. Arriskurik gabe |
31085 | Etxauri | 0. Arriskurik gabe |
31100 | Eulate | 4. Gainbehera bizia |
31101 | Ezkabarte | 0. Arriskurik gabe |
31093 | Ezkaroze | 2. Arrisku bizia |
31102 | Ezkurra | 1. Muturreko arriskua |
31103 | Ezporogi | 1. Muturreko arriskua |
31104 | Faltzes | 3. Arrisku nabarmena |
31105 | Fitero | 5. Gainbehera moderatua |
31106 | Fontellas | 0. Arriskurik gabe |
31107 | Funes | 0. Arriskurik gabe |
31108 | Fustiñana | 0. Arriskurik gabe |
31110 | Galipentzu | 1. Muturreko arriskua |
31111 | Galoze | 1. Muturreko arriskua |
31112 | Garaioa | 1. Muturreko arriskua |
31113 | Garde | 1. Muturreko arriskua |
31114 | Garinoain | 0. Arriskurik gabe |
31115 | Garralda | 2. Arrisku bizia |
31116 | Genevilla | 2. Arrisku bizia |
31117 | Goizueta | 1. Muturreko arriskua |
31118 | Goñi | 1. Muturreko arriskua |
31119 | Gorza | 1. Muturreko arriskua |
31120 | Gesalatz | 1. Muturreko arriskua |
31121 | Girgillao | 1. Muturreko arriskua |
31256 | Hiriberri Aezkoa | 1. Muturreko arriskua |
31124 | Ibargoiti | 1. Muturreko arriskua |
31259 | Igantzi | 0. Arriskurik gabe |
31125 | Iguzkitza | 3. Arrisku nabarmena |
31126 | Imotz | 2. Arrisku bizia |
31127 | Irañeta | 0. Arriskurik gabe |
31904 | Irurtzun | 0. Arriskurik gabe |
31128 | Izaba | 1. Muturreko arriskua |
31129 | Ituren | 0. Arriskurik gabe |
31130 | Iturmendi | 0. Arriskurik gabe |
31131 | Itza | 0. Arriskurik gabe |
31132 | Itzagaondoa | 1. Muturreko arriskua |
31133 | Itzaltzu | 1. Muturreko arriskua |
31134 | Jaurrieta | 1. Muturreko arriskua |
31135 | Xabier | 1. Muturreko arriskua |
31136 | Txulapain | 0. Arriskurik gabe |
31138 | Lakuntza | 0. Arriskurik gabe |
31139 | Lana | 1. Muturreko arriskua |
31140 | Lantz | 2. Arrisku bizia |
31141 | Lapoblación | 1. Muturreko arriskua |
31142 | Larraga | 0. Arriskurik gabe |
31143 | Larragoa | 2. Arrisku bizia |
31144 | Larraun | 2. Arrisku bizia |
31145 | Elizagorria | 2. Arrisku bizia |
31146 | Leatxe | 1. Muturreko arriskua |
31147 | Legarda | 0. Arriskurik gabe |
31148 | Legaria | 3. Arrisku nabarmena |
31149 | Leitza | 5. Gainbehera moderatua |
31908 | Lekunberri | 0. Arriskurik gabe |
31150 | Leotz | 1. Muturreko arriskua |
31151 | Lerga | 1. Muturreko arriskua |
31152 | Lerin | 3. Arrisku nabarmena |
31153 | Lesaka | 5. Gainbehera moderatua |
31154 | Lezaun | 2. Arrisku bizia |
31155 | Ledea | 3. Arrisku nabarmena |
31156 | Lizoain-Arriasgoiti | 1. Muturreko arriskua |
31157 | Lodosa | 0. Arriskurik gabe |
31158 | Longida | 1. Muturreko arriskua |
31029 | Los Arcos | 3. Arrisku nabarmena |
31159 | Irunberri | 3. Arrisku nabarmena |
31160 | Lukin | 3. Arrisku nabarmena |
31248 | Luzaide | 1. Muturreko arriskua |
31161 | Mañeru | 0. Arriskurik gabe |
31162 | Marañón | 1. Muturreko arriskua |
31163 | Martzilla | 0. Arriskurik gabe |
31164 | Mélida | 4. Gainbehera bizia |
31165 | Mendabia | 5. Gainbehera moderatua |
31166 | Mendaza | 2. Arrisku bizia |
31167 | Mendigorria | 0. Arriskurik gabe |
31168 | Metauten | 3. Arrisku nabarmena |
31169 | Milagro | 0. Arriskurik gabe |
31170 | Mirafuentes | 3. Arrisku nabarmena |
31171 | Miranda Arga | 3. Arrisku nabarmena |
31172 | Elo | 0. Arriskurik gabe |
31173 | Monteagudo | 5. Gainbehera moderatua |
31174 | Morentin | 3. Arrisku nabarmena |
31175 | Mues | 1. Muturreko arriskua |
31176 | Murchante | 0. Arriskurik gabe |
31177 | Murieta | 6. Ahulak |
31178 | Murillo el Cuende | 2. Arrisku bizia |
31179 | Murillo el Fruto | 3. Arrisku nabarmena |
31180 | Muruzabal | 5. Gainbehera moderatua |
31181 | Nabaskoze | 1. Muturreko arriskua |
31182 | Nazar | 1. Muturreko arriskua |
31183 | Obanos | 0. Arriskurik gabe |
31185 | Otsagabia | 1. Muturreko arriskua |
31184 | Oko | 3. Arrisku nabarmena |
31186 | Odieta | 6. Ahulak |
31187 | Oiz | 3. Arrisku nabarmena |
31188 | Olaibar | 0. Arriskurik gabe |
31189 | Olazti | 4. Gainbehera bizia |
31190 | Olexoa | 2. Arrisku bizia |
31191 | Erriberri | 0. Arriskurik gabe |
31192 | Oloritz | 1. Muturreko arriskua |
31195 | Orbaizeta | 1. Muturreko arriskua |
31196 | Orbara | 1. Muturreko arriskua |
31197 | Orisoain | 2. Arrisku bizia |
31198 | Orontze | 1. Muturreko arriskua |
31199 | Orotz-Betelu | 1. Muturreko arriskua |
31211 | Orreaga | 1. Muturreko arriskua |
31200 | Oteitza | 3. Arrisku nabarmena |
31202 | Azkoien | 0. Arriskurik gabe |
31203 | Petilla Aragoi | 1. Muturreko arriskua |
31204 | Piedramillera | 1. Muturreko arriskua |
31205 | Pitillas | 2. Arrisku bizia |
31206 | Gares | 0. Arriskurik gabe |
31207 | Puiu | 0. Arriskurik gabe |
31208 | Ribaforada | 0. Arriskurik gabe |
31209 | Erromantzatua | 1. Muturreko arriskua |
31210 | Erronkari | 1. Muturreko arriskua |
31212 | Zare | 2. Arrisku bizia |
31213 | Saldias | 3. Arrisku nabarmena |
31214 | Jaitz | 1. Muturreko arriskua |
31215 | San Adrián | 0. Arriskurik gabe |
31217 | San Martin Unx | 1. Muturreko arriskua |
31216 | Zangoza | 0. Arriskurik gabe |
31219 | Santsol | 1. Muturreko arriskua |
31220 | Santakara | 4. Gainbehera bizia |
31222 | Sartze | 1. Muturreko arriskua |
31223 | Sartaguda | 5. Gainbehera moderatua |
31224 | Sesma | 3. Arrisku nabarmena |
31225 | Sorlada | 2. Arrisku bizia |
31226 | Sunbilla | 5. Gainbehera moderatua |
31227 | Tafalla | 0. Arriskurik gabe |
31228 | Tebas-Muru Artederreta | 5. Gainbehera moderatua |
31229 | Tirapu | 1. Muturreko arriskua |
31230 | Torralba del Río | 1. Muturreko arriskua |
31231 | Torres del Río | 2. Arrisku bizia |
31232 | Tutera | 0. Arriskurik gabe |
31233 | Tulebras | 0. Arriskurik gabe |
31234 | Ukar | 0. Arriskurik gabe |
31123 | Uharte Arakil | 3. Arrisku nabarmena |
31235 | Uxue | 1. Muturreko arriskua |
31236 | Ultzama | 6. Ahulak |
31237 | Untzitibar | 1. Muturreko arriskua |
31238 | Untzue | 1. Muturreko arriskua |
31239 | Urdazubi | 4. Gainbehera bizia |
31240 | Urdiain | 5. Gainbehera moderatua |
31241 | Urraulgoiti | 1. Muturreko arriskua |
31242 | Urraulbeiti | 1. Muturreko arriskua |
31244 | Urrotz | 3. Arrisku nabarmena |
31243 | Urrotz-Hiria | 6. Ahulak |
31245 | Urzainki | 1. Muturreko arriskua |
31246 | Uterga | 0. Arriskurik gabe |
31247 | Uztarroze | 1. Muturreko arriskua |
31194 | Ollo | 2. Arrisku bizia |
31260 | Deierri | 3. Arrisku nabarmena |
31249 | Valtierra | 5. Gainbehera moderatua |
31251 | Viana | 0. Arriskurik gabe |
31252 | Bidankoze | 1. Muturreko arriskua |
31254 | Alesbes | 0. Arriskurik gabe |
31255 | Villamayor de Monjardín | 2. Arrisku bizia |
31257 | Villatuerta | 0. Arriskurik gabe |
31261 | Esa | 3. Arrisku nabarmena |
31262 | Zabaltza | 0. Arriskurik gabe |
31073 | Ziordia | 3. Arrisku nabarmena |
31263 | Zubieta | 3. Arrisku nabarmena |
31264 | Zugarramurdi | 4. Gainbehera bizia |
31265 | Zuñiga | 2. Arrisku bizia |
(1) Lurralde Kohesiorako kontseilariak otsailaren 15ean eman 8/2023 Foru Aginduari jarraituz (haren bidez despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onetsi zen). | ||
1. MAPA.–LANDA UDALERRIAK ETA DESPOPULAZIO-MAILA

2. ERANSKINA.–LAGUNTZA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Laguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
1. IFZa.
2. Familia liburua.
3. Estatutuak eta eraketa eskriturak.
4. Laguntza eskatzeko akordioa.*
5. Nekazaritzako ustiategiaren titularraren edo bazkideen baimena.*
6. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.
7. Enpresa txiki edo ertaina izatearen deklarazioa.*
8. Enpresa planaren deskribapen-memoria.*
9. Langileen izenen zerrenda edo autonomoen kuota (LIZ, lehengo TC2).
10. Proiektu teknikoa edo memoria baloratua.
11. Jabetzaren frogagiriak edo hura erabiltzeko eta gozatzeko legezko gaitasunarenak: lurzati zedula, errentamendu kontratua, erabilera lagapena, salerosketa eskriturak, salerosketarako aurreakordioa eta tasatzaile independente baten ziurtagiria, edo bestelako modalitateak.
12. Lizentziak eta baimenak, edo horiek eskatu izanaren agiriak.
13. Proiektuak ukituko dituen esparruetako erakunde eskudunen txostena.
14. Inbertsioen proformako fakturak.
15. Hautaketa-irizpideetan eskatutako puntuen egiaztagiriak:
i. Bazkide gazteen IFZ.
ii. Desgaitasunaren ziurtagiria.
iii. Prestakuntza: titulua, bi aldeetatik eskaneatuta, edo tituluaren ziurtagiria.
iv. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria edo langabetu txartela.
v. Ondasun higiezinaren babesaren justifikazioa eta ondare arkitektonikoaren aldeko txostena.
vi. Asoziazionismoa: sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte espezifiko bateko edo gehiagoko bazkide izatearen ziurtagiria edo konpromiso-dokumentua.
(*) Izartxoarekin markatutako agirietan, erabili beharko da Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoan dagoen eredu normalizatua.
Aurkeztutako proformako fakturek legeak eskatzen duen informazioa izan behar dute, entitatea identifikatzen duten datuen informazio fidagarria bilduta eta, orobat, zehatz-mehatz azalduta entregatu beharreko ondasunaren ezaugarri teknikoak, lan ahalmenak, tamaina eta abar.
Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar entitate eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen ezein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Hala ere, entitate eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
3. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Ordainketa eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:
1. Bukaerako gauzatzearen gaineko memoria, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan dagoen ereduaren arabera.
2. Exekutatutako aurrekontuaren xehetasuna, tramiteen katalogoko eredu normalizatuaren arabera.
3. Egindako ekintzen fakturak eta dagozkien bankuko ordainagiriak.
4. Alta ekonomia-jardueren gaineko zergan, nekazaritzaz bestelako jardueran.
5. Nekazaritzaz bestelako jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren azken ordainagiria.
6. Hala behar bada, obra-lizentzia, jarduera sailkatuaren lizentzia, obraren bukaerako ziurtagiria.
7. Irekitzeko lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena.
8. Langileen izen-zerrenda (LIZ, lehengo TC2), langile autonomoen araubide bereziko (LAAB) alta agiria eta kuota ordaindu izanaren azken egiaztagiria.
9. Hautaketa-irizpide hauek betetzen direla justifikatzeko agiriak, laguntza eskaerak horiengatik puntuak jaso baditu:
i. Asoziazionismo maila: jarduera berriaren sektoreko elkarte espezifikoen bazkidea izatea.
ii. Klima aldaketa arintzea: energia berriztagarriko berokuntza eta etxeko ur beroaren instalaziorako inbertsioak edo hornidura.
iii. Klima aldaketa arintzea: %100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzea, zerbitzu hori eskaintzen duen entitate merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo bere instalazio berriztagarri baten bidez.
iv. Hondakinen murrizketa: azpiproduktuak erabiltzea jarduera berria aurrera eramateko behar den lehengai gisa.
10. Jardueraren publizitatearen frogagiriak (sare sozialak, web-orriak, beste aplikazio batzuk edo bestelako publizitate mota batzuk).
11. Laguntzen publizitatearen frogagiriak (informazio-panelaren argazkia, webguneetako publizitatea, etab.).
12. Bestelakoak, jardueraren arabera eta enpresa planaren deskribapen- eta gauzatze-memorian eta laguntza emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera.
Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, jarduera berriaren arabera eta enpresa planaren deskribapen-memorian eta amaierako gauzatze-memorian adierazitakoaren arabera.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar entitate eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen ezein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Hala ere, entitate eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Iragarkiaren kodea: F2502567
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
