59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko martxoaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Cadreitan, 2025eko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2503749