59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 23an egindako ez-ohiko urgentziazko Batzorde Erabakitzailean, hasiera batean onetsi zituen Mankomunitateko 2025eko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko urtarrilaren 13an argitaratu zen 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko aurrekontua.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 411.755,92 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 412.755,92 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 145.980,78 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 130.698,96 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 129.726,18 euro.

V. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa eta bertze ezusteko batzuk: 500,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.850,00 euro.

Gastuak, guztira: 412.755,92 euro.

Arantzan, 2025eko otsailaren 27an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2503521