59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, zeina Ziako Kontzejuko Batzarrak onetsi baitzuen 2025eko otsailaren 16an egin bilkuran; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 550,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.915,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 6.290,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak bertzerentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 39.719,25 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 17.950,75 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 69.425,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 11.230,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 195,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta bertze ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 58.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 69.425,00 euro.

Zian, 2025eko martxoaren 12an.–Kontzejuko burua, Ibán Delgado.

Iragarkiaren kodea: L2503802