2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2025eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.
Atarrabian, 2025eko otsailaren 26an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2503720