2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Untzueko Udalak, 2025eko otsailaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.
2025eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Untzueko Udalaren 2025eko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.
Administrazio bidea agortzen duen behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Untzuen, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
A) Lan-kontratudunak.
Lanpostuen zerrenda.
LANPOSTU ZENBAKIA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA TALDEA | OSAGARRIAK | LANPOSTUAREN EGOERA |
MAILA | LANPOSTUA |
1/1 (Iraungi beharrekoa) | Udaleko peoia | Lan-kontratuduna | %41,21 | E | %15,00 | %15,77 | Jardunean |
Izen-zerrenda.
LANPOSTU ZENBAKIA | IZENA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | OSAGARRIAK | ANTZINATASUNA |
MAILA | LANPOSTUA |
1/1 (Iraungi beharrekoa) | Carolina Zaratiegui Sagardoy | Udaleko peoia | Lan-kontratuduna | %41,21 | E | %15,00 | %15,77 | 2007-01-02 |
B) Funtzionarioak.
Lanpostuen zerrenda.
LANPOSTU ZENBAKIA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | OSAGARRIAK | EGOERA | SARBIDEA |
MAILA | LANPOSTUA |
1/1 (berria) | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa | %100 | D | %15 | %15,77 | Hutsik | Txanda murriztua |
C) Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Untzueko Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua).
Funtzionarioak.
Idazkaria/kontu-hartzailea (hutsik).
Lan-kontratudunak.
–Administrari-ofiziala (jardunean).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2503799