59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2025eko urtarrilaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako aurrekontua.

Erabaki hori 2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean.

Jendaurreko aldia iragan eta inork ez duenez erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz; hona aurrekontuaren laburpena, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 252.150,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 300.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 60.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 601.980,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 95.820,00 euro.

7. kapitulua.–Dirulaguntzak: 323.442,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.634.192,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 288.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 552.842,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 71.600,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 469.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.382.042,00 euro.

Oteitzan, 2025eko martxoaren 7an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2503633