2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako aurrekontuaren espedientea.
2025eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.
Horrenbertzez, behin betiko onetsirik gelditu da Orisoaingo Udalaren 2025eko aurrekontua, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, laburturik eta kapituluka argitaratu ere. Hori dena, jarraituz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta aipatutako legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Foru Komunitateko administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, 15 eguneko epean, behin betiko onetsi ondotik.
Aurrekontuaren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
Behin betiko onespenaren aurka, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204.2 artikuluan adierazitakoarekin, eta artikulu horretako 3. puntuan ezarritako arrazoiengatik:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orisoainen, 2025eko martxoaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
2025EKO AURREKONTUA
DIRU-SARRERAK:
GASTUAK | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
1 | ZUZENEKO ZERGAK | 26.365,00 |
2 | ZEHARKAKO ZERGAK | 1.500,00 |
3 | TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BERTZELAKO DIRU-SARRERAK | 1.680,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 65.691,31 |
5 | ONDAREKO DIRU-SARRERAK ETA APROBETXAMENDUAK | 5.710,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK BERTZERENTZEA | 0,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK ETA BERTZE DIRU-SARRERA BATZUK | 11.535,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 112.481,31 |
GASTUAK:
GASTUAK | IZENA | GUZTIRA (euroak) |
1 | LANGILERIA-GASTUAK | 1.700,00 |
2 | ONDASUN ARRUNTETAKO ETA ZERBITZUETAKO GASTUAK | 55.850,00 |
3 | FINANTZA-GASTUAK | 0,00 |
4 | TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 32.379,31 |
5 | KONTINGENTZIA ETA USTEKABEETARAKO FUNTSA | 0,00 |
6 | INBERTSIO ERREALAK | 21.684,00 |
7 | KAPITAL-TRANSFERENTZIAK | 868,00 |
8 | FINANTZA-AKTIBOAK | 0,00 |
9 | FINANTZA-PASIBOAK | 0,00 |
Gastuak, guztira | 112.481,31 |
Iragarkiaren kodea: L2503699