2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Oizko Udalak, 2025eko urtarrilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako plantilla organikoa.
2025eko plantilla organikoaren hasierako onespena 2025eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 3an.
Jendaurreko epean erreklamaziorik izan ez denez gero, behin betiko onetsi da plantilla hau:
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
LANPOSTUAREN IZENA | MAILA | LANALDIA | SARBIDEA | ZENBAKIA | OSAGARRIAK | KARGUAREN BALDINTZAK |
A | B | C | D | E |
Idazkaria. Administrazio-kontratuduna. | A | %100 | OL | 1 | 35 | 35 | - | - | 10 | Hutsik. Zerbitzu bateratua: Urroz, Beintza-Labaien eta Donamariako udalak. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza-eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz). |
Administrari-ofiziala. Funtzionarioa. | C | %100 | OL | 2 | 35 | - | - | 12 | - | Jardunean. Zerbitzu bateratua: Urroz, Beintza-Labaien eta Donamariako udalak. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (ahoz eta idatziz). |
Izenen zerrenda
IZEN-DEITURAK | MAILA | GRADUA | ZERBITZU AITORTUEN DATA | OSAGARRIAK | KARGUA |
A | B | C | D | E |
Leire Iragorri Litago | A | - | 2023-05-02 | 35 | 35 | - | - | 10 | Idazkaria Bit. Lang. (AA) |
María Victoria Eulate Etxegia | C | 6 | 1990-07-05 | 35 | - | - | 12 | - | Administrari-ofiziala F |
Laburdurak:
–Osagarriak eta eskakizunak:
A = Lanpostuko osagarria. B = Bateraezintasuneko osagarria. D = C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria. E = Lanaldiaren luzapenekoa. Bit. Lang. (AA) = Araubide administratiboko bitarteko langileak. F = funtzionarioa. LKF = lan-kontratu finkoa. LK = Lan-kontratuduna.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak.
Oizen, 2025eko martxoaren 6an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2503580