59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2025eko martxoaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murchanten, 2025eko martxoaren 12an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2503788