186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, 2. poligonoko 201. lurzatian. Behin-behineko onespena

Olaibarko Udalak, 2024ko ekainaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behinean onestea aldaketa egituratzaile bat Olaibarko Udal Planean, zehazki, 2. poligonoko 201. lurzatiari dagokionez, eta espediente osoa igortzea lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, behin betiko onets dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaibarren, 2024ko ekainaren 12an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2412712