59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2024ko udal aurrekontua, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 79.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 27.910,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 83.065,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 26.200,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 48.460,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 150.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 421.635,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 31.000,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 100.680,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 150,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 85.510,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 204.295,00 euro.

Gastuak, guztira: 421.635,00 euro.

Lapoblación-Meanon, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2503761