2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LANTZ
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Lanzko Udalak, 2025eko urtarrilaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen 2025eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 3an. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Anueko Udalarekin batasunean ematen diren zerbitzuak.
Lanpostuaren izena. Zenbakia: 1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72 (19/2008 Foru Dekretua). Mailako osagarria: %6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa; C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
Administrazio-kontratudunak.
Idazkaria: Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.
Lantzen, 2025eko martxoaren 11n.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.
Iragarkiaren kodea: L2503736