59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Akats-zuzenketa, 2025eko aurrekontuaren behin betiko onespenean

Behin betiko onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an.

Akatsa atzeman da "Gastuak" ataleko 6. kapituluan, 20.962,00 dioen tokian 22.113,00 euro behar du. Orobat, "Diru-sarrerak" ataleko 4. kapituluan, 98.395,00 dioen tokian, 100.046,00 euro behar du.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 39.200,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 30.980,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100.046,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 15,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 30.136,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 200.877,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 71.263,30 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 89.460,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 823,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.195,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 22.113,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.023,00 euro.

Gastuak, guztira: 200.877,00 euro.

Xabierren, 2025eko martxoaren 6an.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.

Iragarkiaren kodea: L2503577