59. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta ondokoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iraganik 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko azaroaren 27an hartu zen, eta 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an.

Horrenbestez, haren laburpena ematen da argitara, jarraikiz martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 125.200 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta beste diru-sarrera batzuk: 6.963 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 219.900,96 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 18.941 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 13.701,01 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 7.500 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 398.205,97 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 128.024,26 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 127.607,60 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.651,39 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.422,04 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 27.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 15.473,21 euro.

Gastuak, guztira: 398.178,50 euro.

Iturmendin, 2025eko martxoaren 4an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2503728