2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Zirkulazioari buruzko udal zerga, 2025. urterako
Aditzera ematen da Uharteko udalerrian helbideratuta dauden ibilgailuendako zirkulazioaren gaineko 2025erako udal zerga ordaintzeko epea 2025eko apirilaren 7an bukatuko dela; epe hori bukatuta, eta hilabetez, zerga hori %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.
Uharten, 2025eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2502925